Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Euskara planen erakusleihoa: ULMA Construction
ULMA Construction enkofratu, zinbria eta behin-behineko aldamio sistemen ekoizle eta hornitzaile liderra da. Goi errendimenduko sistema industrializatuak eta konfiantzazko zerbitzuak eskaintzen ditu.
Euskal Herrian 3 egoitza ditu: Oñatin 2 gune (Otaduikoa, egoitza nagusia eta Garibaikoa) eta Goiainen (Araba) egoitza bat. Gaur egun ULMA Constructionek 571 langile ditu: % 23 emakumeak dira eta % 77 gizonak. Eraikuntza sektoreko kooperatibak ibilbide oparoa egin du.
Duela 13 urte jarri zuten martxan euskara plana Oñatiko egoitzetan. 2016an Goiaingo egoitzan ere euskara plana inplementatzen hasi zen bezeroarenganako orientazioari heltzea helburu. Egun, euskarazko gaitasun linguistikoa %82koa da.
Euskara planaren indarguneak:
- Langile gehienak euskara ulertzeko gai dira (%82), asko euskal hiztunak dira, eta euskara da lan-hizkuntza naturala askoren artean. Lanean hastekoak direnei ere eskatzen zaie euskaraz jakitea eta horretarako baliabideak jartzen ditu enpresak.
- Organo gorenek euskararekiko duten konpromisoa eta inplikazioa.
- Egitura eta baliabideak ezarri ditu; Oñatiko eta Goiaingo Euskara Batzordeaz gain lantaldeak ere martxan daude. Erakundean errotuta dago plana.
- ULMA Taldeko gainerako kooperatibekin elkarlanean jarduten du bertako batzordeetan.
- Sail guztietan euskara helburuak ezartzen dira.
Goiaingo (Araba) Euskara Batzordeko kideak.
Lorpen nagusiak:
- Hizkuntza irizpideak erakundeko arlo gehienetan ezarrita daude.
- Zilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratu zuen 2014an.
- 2016 geroztik lanpostuetan euskara eskakizunak ezartzeko proiektua martxan dago.
- Barne komunikazioa euskara hutsez bermatzeko e-posta kanala dago.
- 2016an Euskararen eskuliburua onartu eta aplikatzen hasi zen.
- 2016-2018 plangintzaldian EUSLAN proiektuan parte hartu zuen eta 2017an Zilarrezko Bikain eskuratu zuen ostera ere.
- Euskaldunen arteko ezohiko bilera eta e-postetan euskararen erabilera (leialtasuna) %80koa da.
Bizpahiru adierazle (2019):
- Elebitasun tasa %82
- Ahozko erabilera %45
- Ahozko leialtasuna %65
- Batzar Orokorreko euskararen erabilera % 47
- Kontratazio berrietan (egiturazko lanpostuak) arauaren betetze maila %100
- Aldi bateko kontratazioetan arauaren betetze maila %78
Egungo erronkak:
- Euskaraz sortzeko neurriak hartu eta sustapen lana egitea.
- Bezero euskaldunei zerbitzua euskaraz emateko bideak garatzea.
- Hizkuntza portaeretan eragiten jarraitzea.
- Hizkuntza politikako irizpideak erakundeko sisteman txertatzea, batez ere, jarraipen mekanismoak eta arduradunak ahaldunduz.
- Software eta IKT arloko programak euskalduntzea.