Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Euskara planen erakusleihoa: DANOBAT
Euskara plana 1999an jarri zen abian DANOBAT kooperatiban, beraz, jadanik 20 urteko ibilbidea bete du euskararen normalizazio lanean.
Euskara planaren indar guneak:
- Euskara plana 1999an jarri zen abian, Danobat aitzindarietako izanik euskara plana diseinatzen eta abian jartzen. Jadanik 20urteko ibilbidea du euskararen normalizazioan lanean.
- Hizkuntza Politika, Eskakizunak lanpostu guztietarako eta Irizpideak Kontseilu errektoreak onartuta.
- Danobat Kooperatiba Danobat Talde barruan kokatuta dago, eta Talde guztiko kooperatibak dute euskara plana abian.
Lorpen nagusiak:
- Euskaraz ulertzen duten langileen %93arentzako euskara hutsezko komunikazio kanala erabiltzen da eta elebitakoa beste guztientzat (lehenik euskaraz, ondoren gaztelaniaz).
- Bilerak euskalduntzeko ibilbidea: Danobat osoko bilera egonkorren %67an euskarazko ulermena bermatzen da eta euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute.
- Danobateko Kudeaketa Aginte panelean euskarari buruzko adierazleak sartu dira, hala nola, kontratazioko eskakizunen betetze maila eta bileretako euskararen erabilera datuak.
- 1999tik egindako lanaren ondorioz, 2008an Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu zen eta Euslan programaren laguntzaz 2017an Urrezko Bikain Ziurtagiria lortu zen.
- Euskara Batzordearen funtzionamenduan egonkortasuna, sail eta organo guztietako ordezkari eta ordezkoak izendaturik batzordeko asistentzia bermatuta izateko.
- Euskara plan eta Batzordearen jardueraren Oinarriak finkatuta eta onartuta 2013tik, etorkizunera begira Euskara planen iraunkortasuna bermatzeko.
- Euskarako Gestio Plan orokorraz gain eta kolektibo guztiarengana heltzeko asmoz, sail ezberdinetan berariazko euskara helburuen lanketa hasi genuen 2018an mikro planen bidez.
- Lanpostu guztientzako Hizkuntza Eskakizunak berriztu, definitu eta onartuta daude 2014tik. Gutxieneko maila lortzeko euskalduntzeko prozesuaren jarraipena egiten da eta bazkide izateko halabeharrezkoa da maila egiaztatzea. Ondorioz Euskararen ulermena %93koa izatea lortu da Danobaten.
- Aurrekoei jarraipena emanez, eta Lan hizkuntza euskara izatea helburu hartuta 2018an gaur egun indarrean dauden Hizkuntza politika eta Hizkuntza Irizpide berriztuak onartu zituen KEak.
Egungo erronkak:
- Hizkuntza irizpideen jarraipen sistema sortu, abian jarri eta ekintza zuzentzaileak bideratzea.
- Eguneroko idatzizko harremanetan euskararen erabilera handitzea: proiektu berri, bilera eta bestelako barne erabilerako dokumentazioan.
- Sailetako mikro planak egonkortu eta indartzea. Jarritako helburuak landuz Euskara planaren zabaltze eta sendotzea da erronka.
- Kanpo harremanak euskalduntzeko urrats sendoak ematea: hornitzaile, azpikontratatu, aliatu, administrazio, banka edo bestelako erakundeekin eta baita euskal eremuko bezeroekin ere.
Bizpahiru adierazle
- Hizkuntza eskakizunak ezarri zirenetik, kontratatutako langileen %92k eta bazkide egin diren %100ek dagokien lanpostuko euskara eskakizuna (B1 edo B2) bete dute.
- Ulermena ziurtatuta dagoen 40 lan bileretan, ahozkoan %77ko erabilera metatua lortzen da eta idatzikoan %43koa.
- 2018an, kale erabilera neurketak %54ko emaitza eman zuen eta %71ko leialtasuna eta euskarazko denetariko erabilera orokorra %57ko izan zen.