MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Ikerketa zentro teknologikoa
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Irakurriena
- 1. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 2. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 3. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 4. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 5. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 6. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 7. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 8. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 9. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 10. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
Euskara planak eta lehiakortasuna: Gehi ikerketaren ekarpenak
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/euskara-planak-eta-lehiakortasuna-gehi-ikerketaren-ekarpenak-1/@@images/05b2ef4d-3d8b-4438-b587-cc52208845b8.jpeg)
MONDRAGON Taldeko lau kooperatiba izan dira ikerketaren erdigune: Danobat, EIKA, Fagor Electronika eta Ikerlan. Hautaketa hau hainbat irizpideren arabera egin da: egingarritasuna, euskara planek izan duten iraupena eta kooperatiben parte hartzeko gogoa. Irizpide horiei esker, ikerketak enpresa errealitate ezberdinak biltzea lortu du, eta horien bidez, euskara planek enpresen egunerokoan duten eragina sakon aztertu ahal izan da.
Diagnostikoa eta esperimentazioa
Euskara planek enpresaren lehiakortasunean duten eragina aztertzea izan da diagnostikoaren helburu nagusia. Izan ere, azken hamarkadetan lehiakortasuna ulertzeko modua aldatu egin da, eta aldagai ekonomikoaz gain, faktore sozialek eta ingurumenekoek ere gero eta pisu handiagoa dute.
Diagnostikoaren ondoren, esperimentazio fasea abiatu zuten. Horretarako, enpresa bakoitzean erronka bat identifikatu eta euskara planetik horretan eragiteko estrategia bat diseinatu zen.
Euskara planek enpresaren lehiakortasunean duten eragina aztertzea izan da diagnostikoaren helburu nagusia. Izan ere, azken hamarkadetan lehiakortasuna ulertzeko modua aldatu egin da, eta aldagai ekonomikoaz gain, faktore sozialek eta ingurumenekoek ere gero eta pisu handiagoa dute.
Esperimentazioaren emaitzek erakutsi dute euskara planak beste enpresa erronka batzuk lantzeko aliatu estrategikoak izan daitezkeela. Aurrera begira, egindako lan guztia sistematizatzea eta metodologia erabilgarri bat eraikitzea da asmoa.
Ion Zabaleta eta Xabier Jauregi - DANOBATGROUP
Ikusi dugu helburuen definizioa zenbat eta lokalagoa izan, orduan eta hobeto identifikatzen direla gune horretako beharrak. Lanketa-gaien gidaritza hurbileko lankideek izateak, ingurukoen motibazio eta inplikazioan eragin zuzena daukala eta ondorioz, helburuak errazago lortzeko aukerak handitzen dira.
“Ausartagoak izan behar dugu”
Ikerketa amaitutzat eman dugun arren, bi negozioetan hasitako bideari jarraipena emateko beharra ikusten dugu, hasi baino ez garelako egin.
Euskara planeko helburu eta dinamiketan parte hartzeko modu desberdinak probatzen jarraitu behar dugu; noizean behin ohiko dinamiketetatik irten eta ausartagoak izan behar dugu, euskara planak horretarako aukera ematen baitu.”
Egoitz Arteaga eta Olatz Pujana - EIKA
Proiektuak garatu eta ezarritako helburuak lortzeko parte hartzearen garrantzia ezinbestekoa dela ikusi dugu. Horregatik aritu gara parte-hartzea bultzatzen, horrek Eikarekiko sentitzen den pertenentzian eragin zuzena duelako.
“Parte-hartzea bultzatzeko jarraibide orokorren dekalogoa sortu dugu”
Eika barrura begira, ikerketaren bukaeran lortu dugu gaien lanketan kolektiboaren parte-hartzea bultzatzeko jarraibide orokorren dekalogo bat sortzea. Euskara planetik garatzen diren ekintzak lantzen jarraituko dugu jarraibide hauek oinarri hartuta.
Kanpora begira, Eika eredugarri izan daiteke gaiak garatzeko modu batzuetan eta beste erakunde batzuekin partekatzeko eta bidelagun izateko prest gaude.”
Oskar Arroyo eta Ander Rike - FAGOR ELECTRONICA
Euskara gehiago erabiltzeko ekimenak bultzatuz esate baterako, baina aldi berean bertako langileak gaiaren inguruko lanketak egiteko elkartu dira, ekintza ludikoetan parte hartu dute eta horrek motibazioan eta kohesioan eragin nabarmena du.
“Motibazioan eta kohesioan eragin nabarmena izan du”
Euskara planari esker, kolektiboaren zati garrantzitsu bati bere hizkuntzan lan egiteko aukera gehiago eskaini zaizkio eta horrek langileen gogobetetzean eragina dauka. Aldi berean lehiakortasunean eragiten duten beste aldagai batzuei begiratzeko aukera ere izan dugu.
Lanean jarraitu behar dugu, lortutakoa mantentzeko eta gaur egungo gizartean ditugun errealitate berrietara egokitzeko.”
Iban Retolaza - IKERLAN
Esperimentu aitzindaria izan da. Nahi genuke ikerketa honetan identifikatu diren alderdietan sakontzen jarraitzea: langileon parte-hartzea bultzatu, langile euskaldunen gogobetetze eta ongizatean eragin, ikerlanera datozen langile berri euskaldunei euren hizkuntzan lan egiteko baldintzak sortzen jarraitu, etab.
“Oreka berriak bilatu behar ditugu”
Ikerketan identifikatu dugun erronka kohesioarena da. Gaur egun gurera datozen langileen % 30 EHtik kanpokoak dira. Euskara modu praktiko batean gure ikur izatea nahi dugu batetik, baina horrekin batera Ikerlaneko errealitate berri hori (jatorri eta hizkuntza aniztasuna, belaunaldi aldaketa…) ere kudeatu behar dugu, oreka berriak bilatu behar ditugu, eta horretan euskara planak bere ekarpena egin dezakeela uste dugu.”