'Euskara lanean bidea egiten' jardunaldian MONDRAGONeko 50 kooperatiba batu ditu EMUNek

Garaia Berrikuntza Gunearen areto nagusia jendez bete da gaur arratsaldean EMUN kooperatibak antolatutako jardunaldian. "Euskara lanean bidea egiten" izenburupean 180 lagun elkartu dira, 90 bat enpresatakoak. Horietatik, erdia baino gehiago MONDRAGON Korporazioko kooperatibak. Jardunaldiaren helburu nagusia izan da 'euskararen arloan dauden esperientziak trukatzea'.
Card image cap
Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusia jendez gainezka, gaur arratsaldean.
2012/10/04

EMUNek, bere 15. urteurrenaren testuinguruan, jardunaldia antolatu du Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Euskara lanean bidea egiten lelopean eta bere bezeroekin euskara planetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko helburuarekin antolatu dute gaurko ekitaldia. EMUNen 15.urteurreneko ekitaldia

Helburu horren harira, EMUNeko kide Juan Luis Arexolaleibak adierazi digunez, "ekitaldian tailer oso praktikoak antolatu ditugu, euskara planetako erabilera, ezagutza, motibazioa eta erakundetzearen gainean egon daitezkeen esperientziak trukatzeko eta etorkizuneko estrategiak bideratzeko". EMUNen 15.urteurreneko ekitaldia

Guztira 180 bat lagun elkartu dira arratsaldean Garaian, 90  enpresatako ordezkariak guztiak ere. Eta noski, MONDRAGON Korporazioko kooperatiba askok parte hartu dute jardunaldian. Fagor Arrasate, Copreci, Fagor Taldea, Fagor Etxetresna Elektrikoak, Fagor Ederlan... guztiek ere ordezkaritza izan dute euskararen gaineko jardunaldian. "Bezeroak oso garrantzitsuak dira guretzat eta jakin nahi dugu zer dioten, horrela aurrera begira estrategia berriak landu ahal izango ditugu", adierazi digu Arexolaleibak. Juan Luis Arexolaleiba, EMUNekoa

(Juan Luis Arexolaleiba, EMUNeko kidea TU lankideri erantzun ondoren)

Ekitaldia Dani Larrea EMUNeko zuzendari orokorraren agurrarekin hasi da. Ondoren Olatz Olasok hartu du hitza. EMUNeko I+G+bko zuzendariak euskara planen erronkez eta berrikuntzez aritu da. Ikus-entzunezko bat ere ikusi ahal izan dute bertaratutakoek eta segidan Julen Arexolaleibak hartu du hitza. HUHEZI-MUko irakaleak hainbat gai izan ditu hizpide eta hiru galderari erantzuten ahalegindu da. Aurrera egin al dugu euskaldunok? argiak eta ilunak. Zer ekarpen egiten dute lan-munduko euskara planek? eta aurrera begira nondik jo behar dugu?

rrea, EMUNeko zuzendari orokorra

(Dani Larrea, EMUNeko zuzendari orokorra parte-hartzaileei ongietorria ematen)

Jardunaldiari amaiera emateko Workshop praktikoak egin dituzte lau taldetan banatuta. Motibazioaren indarra: gogotsu gaudelako, Ikas Tari: ezagutzatik erabilerarako hainbat bide, Ari eta ibili: lanean euskara erabili, eta Sustraietatik adarretara: plana enpresan erakundetzen. Lan saio praktikoarekin eman zaio amaiera gaurko ekitaldiari.