Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Kooperatibisten babes soziala
Makina erreminta
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Muntaketa automatikoaren sistemak
Eroale elektrikoak
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ikerketa zentro teknologikoa
Hotz ganberak
Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
Euskarak ere desberdintzen du MONDRAGON eta nortasuna ematen dio. Horregatik ari da izaten hain aberatsa Euskararen Nazioarteko Egun hau kooperatibetan. Bakoitzak bere erara eta ekimen desberdinekin, euskarari zor zaion balioa emateko ekimenak ari dira gauzatzen goizean goizetik.
ZENTRO KORPORATIBOA
Albiste bikain batekin hasi dute eguna Zentro Korporatiboan, euskararen Bikain ziurtagiria berritu dutela jakin baitute beste 4 urterako. Ordurako mahai gainean zuten mintza saioak jasotzen dituzten lankideek egindako gurutzegrama. Nahikoa buruhauste sortu du hura ebazteak!
11:00etan elkarrekin kafea hartzeko eta pasta jateko hitzordua egin dute.
Jarraian beren buruak euskaldundu dituzten bi lankideren arteko bideo-elkarrizketa oinarri, elkarrekin hausnartzeko aukera izan dute, eta bukatzeko, euskalduntzeko lanean ari diren lankideei aitortza ekitaldia egin zaie, txokolatezko dominak emanda.
LABORAL KUTXA
Azken 5 egunetan, euskararen bueltako jolas txiki bat izan dute: “Bost zentzumenen makuilua”. Egunero zentzumen bana aktibatu dute, eta ariketa baten ostean zenbaki bat lortu… opari bat desblokeatzeko gakoaren parte ziren zenbakiak, hain zuzen.
KREAN
Euskararen egunerako KREANen Txupatsusak banatu dira bulegoan eta kartela jarri da goiburu batekin: "Gozatu euskara ahoan".
FAGOR TALDEA
EREDU
Euskara Planaren urteko balorazioa egin dute eta Euskara Batzordearen logo berria aurkeztu, modu ludiko batean.
MONDRAGON ASSEMBLY
Ez dute nolanahiko eguna izan Mondragon Assembly-n: bertsoak, lehiaketa, sariak eta luntxa izan dituzte gaurko egunez, Bikain goi mailako ziurtagiria lortu izana ere ganoraz ospatu dute. Giro bikainean euskara sustatzen jarraitzera animatu dituzte lankideak Euskara Batzordetik.
SORALUCE
SORALehiaketaren sari banaketa egin dute Euskararen Nazioarteko Egunean.
MGEP
Iturripeko campusean argazki herrikoia Euskaraldia iragartzeko, euskal dantza tailerra, kahoot lehiaketa, mus txapelketa, herri kirol saioa, txistorra mokadua...
Galarretako campusean Joxe Mari Agirretxe 'Porrotxen' hitzaldia, hamaiketakoa, ginkana eta bingoa.
EDERFIL BECKER
Ederfil Beckerren talde argazkiak atera dituzte Legorretako eta Alegiko lantokietan
Egunean zehar kafea doan iZan dute, eta trukean, langileek euskara sustatzeko konpromiso txartelak hartzeko aukera izan dute.
FAGORREKO BULEGO OROKORRAK
Euskararen eguneko gosari lehiaketa antolatu dute. Elkarrekin gosaldu eta Kahoot bidezko lehiaketa egin dute, euskara, euskal kultura eta euskara planari buruzko galderekin.
LAGUNARO
Bilboko egoitzan 12:00etan Euskal musikaren Spotify zerrendaren egn dute eta ondoren kafea eta bizkotxo jana.
Arrasaten 25 lagunekin kopla tailerra egin dute, Asier Iriondo bertsolariak eskainita. Gainera, lehiaketa eta luntxa ere egin dituzte, azken hau Osartenekin batera.
EIKA
Aurtengoan hiru ekimen burutu dira Eikan Euskararen nazioarteko egunaren baitan. Lehenik eta behin, kafea doan izan dute eikatarrek egun osoan zehar. Bigarrenik, Aurrera berbie galdera-erantzunen lehiaketa jarri da martxan, zeinak euskal kulturaz gozatzeko sariak ekarriko dituen. Eta hirugarrenik, langile guztiek lanera iritsi ahala, opari bana jaso dute Euskara Batzordeko kideen eskutik; ”Etxera, kalera, lanera… eraman zurekin euskara” leloarekin merienda, hamaiketakoa edo bestelakoak eramateko poltsa bana jaso dute, eta ilusioz jaso ere.
FAGOR ELECTRONICA
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta argazki lehiaketako irabazleei sariak banatu zaizkie eta Elektrolore saria ere eman da. Azken hau, lankide batek euskararekin lotuta Electronican izan duen ibilbidea saritzeko baliatzen da.
OSARTEN
Osartenen euskararen eguna ospatzeko gaur Ana Isabel Ugalde EHUko historialari arrasatearraren "Andre inprobisatzaileak XV-XIX.mendeetan" hitzaldia izan dute, langile guztientzat. Ondoren, luncha egin dute Lagun Aroko langileekin batera.
LKS NEXT
Garaia, Zamudio eta Zuatzuko bulegoetan, Common Voice proiektuari ekarpena egiteko txokoak jarri dira, mokadu bat jan bitartean, grabazioak eta balidazioak egiteko.
DANOBAT
Gaur mikroipuin lehiaketaren sari banaketa egiteaz gain, talde argazkia atera dute.
ERREKA
Errekan aurten, "Izan anitz eta zabal" lelopean, lankideen hiztun komunitate aberatsa eta askotarikoa jarri nahi izan dute balioan. Bakoitzak beretik egiten du ekarpena. Horren harira, aniztasuna erakusteko, Antzuolako eta Bergarako plantetan, makinetan kafea debalde izan dute egun guztian zehar. Kafea debalde hartzearen truke, euskarazko gustuko hitz edo espresio bat idatzi dute paneletan.
IKERLAN
Euskararen eguneko ohiko talde-argazkiak atera dute Arrasate, Galarreta eta Bilbon. "Iturri zaharretik ur berria_Euskara planak 30 urte" mahai-ingurua egin da. Mahai-inguruan euskara planean protagonista diren lau kidek parte hartu dute: Karmele Zuatzubizkar, Iban Retolaza, Ana Gomez eta Urko Leturiondo. Moderatzailea: Andoni Saez de Ibarra. Mahai-ingurua Ane Zuazubiskar eta Sustrai Colina bertsolariek girotu dute. Mahai-inguruan euskara planaren 30 urteko ibilbidearen kontaketa egin da batetik, eta egungo/etorkizuneko erronkena, bestetik.
KIDE
Lea-Artibaiko kooperatiben artean egiten dugun Aurrera Berbie lehiaketaren opariak banatu dira. Euskara Eguneko opariak ere banatu dira. Merienda eramateko poltsatxo bana jaso dute Kideko langile guztiek eta bizkotxo gozoarekin eta kafea hartuaz gozatu dute.
Zorionak, EUSKARA! Zorionak euskara bidelagun duzuen guztioi! Aurrera!
Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Kooperatibisten babes soziala
Makina erreminta
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Muntaketa automatikoaren sistemak
Eroale elektrikoak
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ikerketa zentro teknologikoa
Hotz ganberak