Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Euskal partzuergo batek Europako hego-mendebaldean fabrikazioa bultzatzeko berrikuntza sarea jarriko du martxan
Fabrikazioaren sektorea da Europaren motor nagusietako bat; bi milioi enpresa baino gehiago ditu, eta ia 30 milioi pertsonak lan egiten dute zuzenean sektore horretan. Hala ere, sektorea goitik behera aldarazten ari dira merkatuaren eta gizartearen behar berriak, aurrerapen teknologiko bizkorrak eta ingurumen- eta jasangarritasun-baldintzak. Sektorea lehiakorragoa, iraunkorragoa eta produktiboagoa izan dadin, EIT Manufacturing ekimena sortu da. Europako Batzordearen laguntza du, eta kontinente osoko 50 enpresa eta zentro teknologikok baino gehiagok parte hartuko dute, xedetzat harturik Europa mundu osoan berrikuntzaren erreferentzia bihurtzea eta enpresei laguntzea teknologia berriak bizkorrago eta modu eraginkorragoan barnera ditzaten.
Urtean 15 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du sareak, enpresei laguntzeko, produktu berriak sortzen eta garatzeko, eta teknologia berriak aplikatzeko.
Ekimen horrek berrikuntza-sare espezifiko bat izango du Euskadin, Europako hego-mendebaldeko ekoizpen aurreratuko proiektuak, prestakuntza eta ekoizpen-jardueraren dinamizazioa sustatzeko eta finantzatzeko. Aernnova, IK4 Research Alliance, ITP Aero, MONDRAGON eta Tecnalia arduratuko dira ekimena martxan jartzeaz, eta, aurreikuspenen arabera, 2019an hasiko da. Urtean 15 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du sare horrek, enpresei laguntzeko bai produktu berriak sortzen eta garatzen, bai lehendik dauden teknologiak aplikatzen, eta Euskadiko industria-enpresen erdiek baino gehiagok horretaz baliatzeko aukera izango dutela aurreikusten da.
Aliantzaren helburuak
Euskadiko sareak erronka hauek ditu: industriaren digitalizazioa bultzatzea eta ekoizpen arinagoa, malguagoa eta ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik iraunkorragoa lortzen laguntzea. Hala, kalitatezko lanpostuak sortzen lagunduko du, eta orobat ikasleak prestatzen, talentudun pertsonak erakartzen eta enpresek, zentro teknologikoek, unibertsitateek eta inbertitzaileek parte hartzen duten “berrikuntza-ekosistemak” sortzen.
Horretarako, euskal sareak eragileen arteko harremanak sustatzeko mekanismo berriak jarriko ditu martxan EIT Manufacturingen lehen 7 urteetan, 100 produktu berritzaile baino gehiagoren merkaturatzea bizkortzeko, 200 enpresa berri baino gehiago sortzeko eta 10.000 pertsona baino gehiago trebatzeko.
EITB Manufacturing 50 erakundek baino gehiagok zazpi urte luzetan egindako lanaren emaitza da, eta euskal partzuergoaren berariazko ekarpena erabakigarria izan da ekimenak arrakasta izan dezan. Sareak bultzatzaile eta babesle du Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutua (EIT), zeinak sustatzen baitu prestakuntza ematen duten, I+G+Ba egiten duten eta negozio berriak sortzen dituzten berrikuntza-sareak sortzea. EITk dagoeneko sortu ditu honen antzeko komunitateak beste sektore batzuetarako, hala nola energia, ingurumena, sektore digitala, lehengaiak, elikadura eta hiri-mugikortasuna.