Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Aditu Tituluaren zortzigarren edizioa
Aurkeztu da Euskal Kulturgintzaren Transmisioan (EKT) Aditu Tituluaren zortzigarren edizioa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen ikastaroa urriaren 17an hasiko da eta, urtero bezala, aditu eta aritu sorta handi batek hartuko du parte ikastaroan.
Koordinatzaileen esanetan, zortzigarren edizio honetan, berebiziko garrantzia emango zaio aurreko edizioetan landutako gaien sakontzeari, adibidez, kultur sistemaren egituretan. Gainera, ohi bezala, sortzaile ugari etorriko da beraien proposamen eta gogoetak partekatzera. Halaber, beste gai batzuk ere aztertuko dituzte EKTn: historiaren ekarpena kulturgintzan, kulturaren espazio emozionalak, demografia aldaketek dakartzaten aukerak eta erronkak, e.a. Bestetik, parte-hartzaileek bi tokitara hurbiltzeko aukera izango dute, nazio kulturalaren eraikuntzan kulturgintzak dituen rolak arakatzeko: Iruñera eta Arantzazura.
Aurtengo edizioan gainera, ate ireki moduko jardunaldi bi egingo dituzte graduondoaren baitan Joseba Sarrionandia irakasle gonbidatuarekin. Mintegi horiek irekita egongo dira EKT aurretik eginda duten ikasleei. Irailean zehaztuko dira matrikulatzeko prozedura eta prezioa.
EKTren 8. edizio honetan, aurreko edizioetan bezalaxe, egitarau guztia modu intentsiboan egin nahi dute antolatzaileek: parte-hartzaileak hilean behin elkartuko dira asteburu batean. Aurrez aurreko saioak egingo dira larunbatetan 09:00etatik 20:00etara eta igandeetan: 09:30etatik 13:30etara. Honako asteburuetan egingo dira aurrez aurreko saioak:
- Urria: 17-18
- Azaroa: 14-15
- Abendua: 12-13
- Urtarrila: 16-17
- Otsaila: 20-21
- Martxoa: 13-14
- Apirila: 17-18
- Maiatza: 15-16
- Ekaina: 12
EKT aditu tituluak irekita izango du izen-ematea irailaren 15era arte. Matrikulazioa, aldiz, irailaren 15etik 30era egin ahal izango da.
EKT aditu titulu hau zuzenduta dago unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiei, oro har. Bereziki, euskal kulturgintzaren eremu zabalean lanean diharduten profesionalak edota eremu horretan jardun nahi dutenak.
Informazio gehiagorako:
- Nagore Eskibel
- neskibel@mondragon.edu
- 600 09 71 09
- Eskuorria: EKT 8ko eskuorria (PDF).
- Webgunea: www.mondragon.edu/ekt