Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Euskal kulturgintzaren transmisioa aditu tituluaren seigarren edizioa prest
Azken edizioan bezalaxe saio presentzialak hilean behin emango dira, modu trinkoan, asteburuetan. Bestetik, hizlariekin hartu-eman sakonagoa izateko aukera egongo da. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere, euskal kulturaren ordezkari ezagunek hartuko du parte Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean egingo diren saioetan.
Hilean behin: urritik ekainera
Ikasle eta hizlariak hilean behin elkartuko dira, hileko asteburu batean. Zapatuan 09:00etan hasi eta domeka 13:30era arte. Urrian 22an hasiko dira eskolak eta amaituko dira 2017ko ekainaren 18an.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean izango dira saioak eta otorduak ere bertan izango dira. Behar duenarentzat, lo egiteko lekua ere egongo da.
Honakoa da egutegia:
2016:
- Urria: 22-23
- Azaroa: 26-27
- Abendua: 17-18
2017:
- Urtarrila: 21-22
- Otsaila: 11-12
- Martxoa: 18-19
- Apirila: 8-9
- Maiatza: 6-7
- Ekaina: 17-18
Aurreko edizioetan landutako gaietan sakontzen jarraituko dute hurrengoan ere:
- Batetik, euskaldunon nazio kulturalaren afera. Eztabaida askoren erdigunean dauden gaiak jorratuko dituzte: "memoria-ariketek identitatearen eraikuntzan duten lekua bezala, subalternitate-ariketak dialektikoki gurean nola gertatzen diren aztertzea".
- Bestetik, mikrosoziologia, adibidez, familiaren baitan bideratzen den kultur transmisioari erreparatu nahi diote.
- Horretaz gain, honako gaietara hurbilduko dira: gaur egungo gizarte garaikidearen gakoak, benetakotasun kontzeptuaren adierak gizarte (hiper)modernoan, kultura eta ekonomiaren arteko loturak merkatu-logikaren testuinguruan e.a.
Matrikula egiteko epea:
Adituan izena emateko zabalik egongo da matrikula epea 2016ko uztailaren 18tik urriaren 14ra. Bi modu daude matrikula egiteko:
- Irailetik aurrera Eskoriatzara etorri, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera. Goizez, 08:30-12:00; arratsaldez, 14:30-17:30
- Bidalita izen-emate orria eta matrikulazio orria posta arruntetik, gutun zertifikatuan, hurrengo helbidera: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Dorleta auzoa z/g. Eskoriatza 20540 (Gipuzkoa).