Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluak ireki du 8. ediziorako matrikulazioa
Urriaren 17an ekingo dizkio aurrez aurreko saioei Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluak (EKT). Aurtengoa, graduondoaren 8. edizio izango da eta matrikula irekita egongo da urriaren 5era arte. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientziak antolatutako ikastaro honek 2.800 euroko prezioa du.
EKT aditu tituluak honako helburu hauek ditu:
- Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus batean biltzea, eta bilketa hau formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
- Gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa eskaintzea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
- Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia beste alorretakoen eskura jartzea.
Aurreko edizioetan landutakoez gain, 8. edizio honetan bereziki landuko dira, besteak beste:
- Kultur sistemaren egiturak.
- Historiaren ekarpena kulturgintzan.
- Kulturaren espazio emozionalak.
- Demografia aldaketek dakartzaten aukerak eta erronkak.
Sortzaile ugari etorriko dira beraien proposamen eta gogoetak partekatzera. Halaber, mundu mailako osasun egoerak uzten duen unean, aurrez aurreko bi saio berezi egingo dira Joseba Sarrionandiarekin, jardunaldi eran antolatuta (300 euroko matrikula). Sarrionandiaz gain, irakasle, hizlari edo gonbidatuen zerrenda oso interesgarria dago 8. edizioan.
Aurreko edizioetan bezalaxe, egitarau guztia modu intentsiboan egingo da: parte-hartzaileak hilean behin elkartuko dira asteburu batean. Aurrez aurreko saioak egingo dira larunbatetan 09:00etatik 20:00etara eta igandeetan: 09:30etatik 13:30etara. Hala ere, koronabirusa dela-eta beharrezkoa bada, online modalitatera pasatuko da aditua.
Matrikulazio epearen irekierarekin batera, etorri da 7. edizioan landutako proiektu baten argitalpena: Ainhoa Urien ikasle ohiak Poesia, zaurien ukendu liburua kaleratu du Pamiela argitaletxean. Liburuak du ardatz Xabier Leteren poesia. Filosofia graduan hasi zen Ainhoa Urien proiektuarekin eta EKTko azken edizioan sakondu zuen gaian, une bietan, Joserra Gartzia tutore zuela.
EKT-RI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGORAKO:
Nagore Eskibel (Kudeaketa administratiborako arduraduna)
600 09 71 09
Eskuorria: EKT 8ko eskuorria (PDF).
Webgunea: www.mondragon.edu/ekt