Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Euskal kooperatibismoaren motorrak 40 urte bete ditu
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak 40 urte bete ditu, euskal enpresa kooperatiboen sendotasunaz sendo konbentzituta egonda. Izan ere, Kontseilua aparteko entitatea da Estatuko, Europako eta munduko kooperatiben artean, izaera publiko-pribatua du-eta.
Kooperatibismoa sustatzea eta zabaltzea dira bere zeregin nagusiak, Administrazioei kooperatiben arloko aholkuak ematea eta arlo horietan haiekin lankidetzan aritzeaz gain
Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, hiru euskal unibertsitateak eta enpresa kooperatiboak ordezkatzen dituzten hogei bat pertsonak osatzen dute bere Osoko Bilkura. Kooperatibismoa sustatzea eta zabaltzea dira bere zeregin nagusiak, Administrazioei kooperatiben arloko aholkuak ematea eta arlo horietan haiekin lankidetzan aritzeaz gain.
Atzera egin eta 40 urteko ibilbideari begiratuta, kooperatibismoak euskal ekonomiari egiten dion ekarpena berretsiz egingo dio aurre Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak urteurren honi. Izan ere, joan den mendearen erdialdetik kooperatiben sareak izan duen garrantziari lotuta dago bere sorrera.
Orduan sortu berriak ziren Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza osatzen zuten ordezkari politikoak kooperatiben garrantziaz jabetu ziren, batez ere industria sektorean. “Haien garapena, izaera eta enpresa egiteko modua desberdinak ziren, eta, beraz, honelako entitate bat eta politika espezifiko batzuk behar ziren”, adierazi du Patxi Olabarriak Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidenteak.
1982ko kooperatiben legean Kontseilua kooperatiben ordezkaritza organo goren bezala definitu zen, orduan kooperatibismoak ez zuen-eta berezko egiturarik. 1987an, Kontseilutik Euskadiko Kooperatiba Federazio Sektorialen sorrera bultzatu zen, eta horiek beren ibilbide propioa izan dute 2020an Konfekoopen (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa) Euskadiko kooperatibismo osoa batu arte.
Kontseilua gaur
Konfekoopen federatutako mugimendu kooperatiboak 1.400 kooperatiba batzen ditu, 60.000 enplegu sortuta, 1,4 milioi bazkiderekin eta 11.100 milioiko fakturazioarekin. Mugarri honek frogatzen du euskal kooperatiben munduaren interesak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea dela bere zeregina eta mugimendua egituratzea dela bere egitekoa.
Konfekoopen federatutako mugimendu kooperatiboak 1.400 kooperatiba batzen ditu, 60.000 enplegu sortuta, 1,4 milioi bazkiderekin eta 11.100 milioiko fakturazioarekin
Baina, gainera, lau hamarkada hauetan, Kontseiluak erakutsi du euskal administrazioek behar duten laguntzailea dela, kooperatibismoari buruzko arau guztietan edo enpresa kooperatibetan eragina izan dezaketen arauetan kontsulta eta aholkularitza lana eginda, eta kooperatiben legeen garapenean aktore nagusia izanda, duela bi urte garatu zen legean bezala. CSCE-EKGK-k Oinarri elkarrekiko berme elkartearen sorrera bultzatu zuen.
Gaur egun Elkargi SGR da Oinarriren jarraipena, eta Kontseilua da Elkargiren bazkide babeslea eta haren administrazio kontseiluko kidea: Eta Elkar Lan euskal kooperatibismoa sustatzeko elkartearen sorrera ere bultzatu zuen, zeinak 2022an eratu zenetik Euskadin 2.000 kooperatiba baino gehiago eratzen parte hartu baitu. Ospakizuna Otsailaren 27an, astelehena, ospakizun ekitaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, 12:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan egonda. Kontseiluaren historian noizbait bere Osoko Bilkurako partaide izan diren eta mugimendu kooperatiboaren parte diren 120 pertsonek egindako lanaren aitortza gisa sortu da ekitaldia. “40 urte hauetan mugarri nabarmenenak eraikitzen lagundu duten dozenaka pertsonaren lana aitortu nahi dugu, eta kooperatiben arloan ditugun sustapen, zabalkunde eta aholkularitzako funtzio nagusiei balioa eman, bai eta etorkizunari begira aurrean ditugun erronkak eta ilusioak partekatzea ere”, nabarmendu du Olabarriak.
Gainera, gaur, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak harrera egingo die Kontseiluaren Osoko Bilkurako kideei eta 40 urte hauetan Kontseiluko presidente izan diren pertsonei.