Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Euskal kooperatibismoak 'Denon artean' saria banatuko du

Hitzordua egina dago. Uztailaren 5ean egingo da Donostiako Kursaal jauregian eguerdiko 12:30ean Kooperatibismoaren Munduko Egunaren ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluak eta Konfekoopek antolatuta.
Ekitaldiaren baitan, gainera, berrikuntza bat izango da, izan ere, estreinako aldiz, “Denon artean” izeneko euskal kooperatibismoaren saria emango baita. Ekitaldian, besteak beste, Javier Goienetxeak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidenteak, eta Rosa Lavin, Konfekoop-eko presidenteak parte hartuko dute.
Bestalde, aurtengo kooperatibismoaren munduko egunerako aukeratu den mezua “produktu eta zerbitzuen kontsumo eta ekoizpen jasangarriaren” aldekoa izango da, kooperatibek pobreziaren aurka jokatzen duten rola azpimarratu nahian.