Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
Euskal kooperatibek elkartasun tresna gehiago izango dituzte
Abenduaren 20ko 11/2019, Euskadiko Kooperatiben Legearen hirugarren aldaketa onartu du Eusko Legebiltzarrak. Argazkian ikusten den batasun irudia ekarri zuen legea aldatzeko adostasunak, izan ere, batetik Euskal Kooperatiben Mugimenduaren -KONFEKOOPen zein Kooperatiben Kontseiluaren ordezkaritza-, eta bestetik Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarreko talde politiko desberdinen ordezkariak biltzen baititu (VOXenak izan ezik). Zehazki, 72. artikulua aldatu da, Hezkuntzarako, kooperatiba- sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpena arautzen duena, COFIP izeneko funtsa, hain zuzen ere.
Erreforma horren bidez, beste apartatu bat gehitu zaio artikuluari, funts horri ezarritako helburuak zehazteko, tanta hotzak Valentziako Erkidegoan izan dituen ondorio suntsitzaileak kontuan hartuta.
Idazketa berriaren arabera, 1981eko ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoaren arabera deklaratzen diren alarma-, salbuespen- eta setio-egoerak indarrean dauden bitartean, Estatuak eremu bat babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremu izendatzen duenean edo autonomia-erkidego batek leku batean hondamen-larrialdiko egoera deklaratzen duenean —babes zibileko eta larrialdiak kudeatzeko legeei jarraituz—, kooperatibek COFIP funts osoa edo zati bat erabili ahal izango dute, helburu hauetarako:
a) Finantza-baliabide gisa, kooperatibari likidezia emateko, larrialdi-egoerak zuzenean eragiten badio eta bere funtzionamendurako beharrezkoa badu.
b) Aipatutako deklarazioen ondoriozko larrialdi-egoera geldiarazten edo murrizten laguntzen duen eta/edo haren ondorioak arintzen laguntzen duen edozein jarduera egiteko.
Azken batean, premiazkotzat jo da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren neurriak hartzea, tragedia horren biktimei eta etorkizunean gerta daitezkeen hondamendien biktimei ere kaltetutako ondasunak berreraikitzen eta konpontzen laguntzeko.
Larrialdi-egoeren aurrean, Espaniar estatuan hartzen diren neurriez gain, esparru juridiko propio eta egonkorra eman zaie euskal kooperatibei COFIP funtsaren erabilgarritasunari dagokionez, haren erabilera aldi baterako eta ezohiko egoeretarako malgutuz.
Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak kontrolatuko du nola erabiltzen den funtsa, erabileraren premia eta xedea egiaztatzeko.