Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Euskal kooperatibagintzak On Jose Maria Arizmendiarrieta omendu du
"On Jose Mariak sustatutako eredua eta bere pentsamendua inoiz baino aktualagoak dira gaur egun". Hitz horiekin eman dio hasiera ekitaldiari Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Berak eskaini ditu lehenengo hitzak eta Olanoren ondoren etorri direnek ere zentzu berean hitz egin dute, balioan jarriz Arizmendiarrietaren pentsamendua eta lana, eta noski balioan jarriz mugimendu kooperatibista. "Kooperatibismoa berdintasuna da eta euskal kooperatibagintza erreferente bilakatu da Europan Arizmendiarrietaren lanari esker", ziurtatu du Olanok.
Olanoren ondoren Rosa Lavinek hartu du hitza. Konfekoop-eko presidenteak ere balioan jarri du eredu kooperatiboa. "Gure kooperatibak Europa mailako enpresa konpetitiboak eta arrakastatsuak direla erakutsi dugu eta hori guztia lortu dute gertuko ingurunearekin errespetuz jokatuz". Era berean, Konfekoop-eko presidenteak adierazi du "kooperatibak gizarte jasangarriagoak, solidarioagoak eta berdintasunean oinarritutakoak" sustatzen dituztela.
Alfonso Gorroñogoitia: "On Jose Maria Arizmendiarrieta Euskadiko pertsona ospetsu eta nabarmenena da".
Maria Jesus San Josek, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Enplegu sailburuak Denon Artean sariketa martxan jartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, bereziki esparru kooperatiboan: "Euskal Kooperatibismoaren ikur izango den saria jaio da, eta urtero banatuko dugu kooperatibagintzaren nazioarteko egunean". Era berean, balio kooperatiboak azpimarratu nahi izan ditu, "proiektuen jasangarritasuna, proiektuak bultzatzen dituzten pertsonen konpromisoa, haiek euren gizartearekin duten sustraitzea eta eredu kooperatiboak sustatzen duen aberastasunaren banaketa orekatua".
Iñigo Urkullu lehendakaria izan da azkena hitza hartzen eta Korporazioaren gaur gaurko datuak gogora ekarriz hasi du bere hitzaldia. "Gaur egun, MONDRAGON Korporazioak 80.000 lagun enplegatzen ditu eta 11 mila euroko fakturazioa dauka", esan du lehendakariak. Era berean, 'Denon Artean' saria goraipatu nahi izan du, esanez lehenengo edizio honetan ez zitekeela beste sariturik izan. "On Jose Mariak errealitate bilakatu zituen bere ametsak, gazteen formakuntza sustatuz eta enpresa proiektu orekatuak abian jarriz. Helburu bikoitz hori da gaur egun jarraitu behar duguna", adierazi du Urkulluk.
Hain justu ere, Urkulluk hitza hartu baino lehen, Jesus Marik eta Mirenek, Arizmendiarrietaren ilobek, bere osabaren izenean jaso dute saria (eskultura bat). Biek esan dutenez, bihartik bertatik, "eskultura Otalora Jauregian izango da, MONDRAGONek bertan duen eraikinean, bertan baitago Arizmendiarrietaren museoan eta han daude osabaren gauza garrantzitsu guztiak.
Ekitaldian zehar bideo bat ere ikusi eta entzun ahal izan da, non MONDRAGONeko pertsona ezberdinek On Jose Maria Arizmendiarrieta gogoan izan duten. Pertsona horien artean Alfonso Gorroñogoitia, ULGOReko sortzailearen semea ere bazegoen. Hark esan duenez, "aitak beti esan du On Jose Maria Arizmendiarrieta Euskadiko pertsona ospetsuena eta nabarmenena dela".
Ekitaldia Angel Alkain aktore eta umoristak aurkeztu du eta ordu beteko iraupena izan du. 13:30ean amaitu da eta ekitaldiaren ondoren luntx bat izan dute bertaratutako guztiek.
Denon Artean sari banaketa ekitaldiaren argazkiak hemen.