Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Euskal Kazetari saria Ane Irazabali emango diote
Ane Irazabal kazetari arrasatearrak jasoko du Euskal Kazetaria saria azaroaren 20an Bilboko BBK aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian. Besteak beste, MONDRAGON Korporazioak babesten duen sariketa da honako hau, eta hain justu ere, TU lankide aldizkariko azken zenbakiko protagonista izan da Ane Irazabal. Sariketaren aitzakiarekin ellkarrizketa berriz ere argitaratzea erabaki dugu.
“PASIOA EZINBESTEKOA DA OGIBIDE HONETAN”
TU lankidera gonbidatu dugu, izan ere, Aneren aita kooperatibista da, urte askoan LKSko lan-bazkidea.
Gaur egun Erroman bizi zara. Italiatik nola ari zara jarraitzen Kataluniako prozesua?
Madrilgo Gobernuak eman duen irudia benetan izan da txarra. Nazioarteko hedabideek argitaratu dutena ikusirik eta medio horiek gaia nola jorratu duten azterturik, argi dago Espainia galtzaile atera dela. Italian kuriositate handiarekin jarraitu da Kataluniako prozesuaren inguruko gaia, izan ere, harreman berezia dute italiarrek Bartzelonarekin, Mediterraneoak lotzen ditu.
Zerk harritu zaitu gehien?
Oro har, esan daiteke Bartzelonan poliziak erakutsitako bortizkeria izan dela hedabideen fokoa. Medio gehienek eta kazetari gehienek bortizkeria hori salatu dute. Galdeketa eguneko irudiak oso gogorrak dira eta Italian ez da oso ondo ulertu.
Arlo profesionalean, zertan ari zara orain?
Freelance moduan bereziki EITBrentzat egiten dut lan. Euskal Irrati Telebistarentzat berriemaile gisa dihardut, mediterraneoko korridorean. Migratzaileen gaineko albisteak jorratzen bereziki. Era berean, Italiako RAI telebistarentzat hileroko erreportajeak egiten ditu; 15 minutuko erreportajeak dira, sakontasunez landutakoak eta nazioarteko gaiak jorratzen ditugu.
Nola iritsi zara Italiara?
2013an Egipton Estatu Kolpea izan ondoren, biolentzia izugarri hazi zen herrialde hartan, eta ikusii nuen El Cairo ez zela segurua bizitzeko. 2015ean, berriz, mediterraneoko bidea aukeratzen zuten migratzaileen fenomenoak eztanda egin zuen. Urte hartan, apirilean, migratzaileekin beteriko itsasontzi bat ondoratu zen Sizilian, 900 hildako eraginez. Egoera horrek eta bereziki arlo horrek erakartzen ninduten, eta erabaki nuen Erroma zela foko informatiboa jarraitzeko tokirik egokiena. Mediterraneoa alde batetik bestera zeharkatzeko Erroma oso aireportu egokia da.
Kazetaritzaz hitz egin dezagun. Nola dago ogibidea?
Nire hastapenetan kazetaritza krisi sakon batean murgildurik zegoen. Krisi ekonomikoak kolpatuta, eta irtenbide argirik gabe, erabaki nuen nire tokia Euskal Herritik kanpo zegoela. Kazetaritza klasikoaren eredua ere, ezbaian zegoen. Kazetari klasikoak multimedia behar zuen izan, baliabide ezberdinak kontrolatuko zituena. Horrela, egoerak behartuta eta esperientzia berriak bizitzeko irrikaz Palestinara joan nintzen eta han eman nituen aurreneko pausuak.
Gure ogibidean bizi irautea gero zailagoa da eta beti egon behar duzu gauza berriak ikasten, eskaintza hobetzen, materialak berrizten…
Eta sei urteko ibilbidearen ondoren, gustura egindakoaz?
Hasiera gogorra izan zen, proposamen ugari bidaltzen nituen medioetara, autoestimua ere lurretik izaten nuen batzuetan, beldur ugari... baina ez naiz damutzen eta oso gustura nago egindakoaz.
Zeintzuk dira freelancearen ezaugarriak?
Gai izan behar duzu dena egiteko. Gure ogibidean bizi irautea gero zailagoa da eta beti egon behar duzu gauza berriak ikasten, eskaintza hobetzen, materialak berrizten… Zaila da, baina une honetan, edozein profesiotan, anbizioa duenak horrela egin behar du lan. Zorionez pasioz bizi dut nire ogibidea eta pasioa ezinbesteko ezaugarria dela esango nuke.
Nolakoa da Ane Irazabalen bizitza.
Hilabetean lau hegaldi hartzen ditut eta denbora tarte luzeak egiten ditut etxetik kanpo, baina pasioz egiten dut eta izugarri gustatzen zait ogibidea. Edozein modutan ere, nire bizitzan ere baditut errutinak. Aukera profesionalak izan ditut, eskaintza interesgarriak, baina oso gustura nago.
Gaur egun gerra kazetaritzan, ekialde hurbilean, oso jende gaztea dago, eta horietako asko emakumeak dira
Esan daiteke freelancearen ogibidea gizonezkoena dela eta emakume gutxi daudela zuen arloan. Zergatik?
Esango nuke gure belaunaldiak mito batekin amaitu duela. Profesio hau gizonezkoena zela uste zutenek oker dabiltza. Gaur egun gerra kazetaritzan, ekialde hurbilean, oso jende gaztea dago, eta horietako asko emakumeak dira. Beste kontu bat da, emakume horiek 35 urte bete ondoren bizitza aldatzea edo familia edukitzea erabakitzen dutela, eta orduan ez dute aukerarik izaten lanean jarraitzeko. Emakumezko askok familia izan nahi badute, behartzen dituzte ogibidez aldatzera eta hori da aldatu behar duguna. Tamalez, gizonezkoei baloratzen zaie egin ahal dutena eta emakumezkoei egiten dutena soilik.
Laster liburu dendatan ere ikusiko zaitugu, ezta?
Bai, halaxe da. Liburu bat argitaratuko dugu urriaren amaieran. Udaberri arabiarraren ostean herrialde ezberdinetan bizi duten testuinguru politikoaren gaineko liburua da eta hiru kazetariren artean egin dugu. Mikel Ayestaranek, Carlos Zurutuzak eta ni neuk.