Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Euskal Herriko Unibertsitatearteko Lehen Kongresu Kooperatiboa: “Eredu kooperatiboa egungo erronken aurreran”
Hiru euskal unibertsitateak, UPV/EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuk, “Eredu Kooperatiboa Egungo Erronken Aurreran” izeneko Euskal Herriko Unibertsitatearteko Lehen Kongresu Kooperatiboa antolatu dute, urriaren 15ean eta 16an. Ekimena CSCE-EKGK-ek (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua) finantzatu du.
Kongresua euskal unibertsitateen errektoreek, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta GEZKI institutuko zuzendaria den Aitor Bengoetxeak inauguratuko dute, urriaren 15ean. Lehen hitzaldia “Otra manera de hacer economía es posible: Pensando en las personas” Mario Radriganek eskainiko du, Ekonomiako idazkariordea eta Gizarte Ekonomiako eta Elkarkortasun saileko burua Txileko Gobernuko Ekonomia Ministerioan.
Hortik aurrera, gizarte-ekonomia ikertzen dutenek edota sektoreko adituek hainbat hitzaldi, eztabaida eta mahai-inguru eskainiko dute. Jarraian, Joseba Azkarragak (Euskal Herriko Unibertsitatea) bigarren hitzaldia emango du: “Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia Erronkak. Printzipio kooperatiboak”. Gemma Fajardok(IUDESCOOP-Universidad de Valencia), hirugarren hitzaldia eskainiko du: “Cooperativismo europeo y políticas económicas de la UE”.
Lehenengo mahai-inguruan, “Gizarte eraldaketa eta parte hartzea Mondragonen. Potentzialak eta erronkak”, Saioa Arando (MIK-Mondragon Unibertsitatea), Aitzol Loyola (LANKI-Mondragon Unibertsitatea) eta Raúl García (ULMA Taldeko presidentea) parte hartuko dute. Bigarren mahai-inguruan, “Fomento y promoción del cooperativismo vasco en las políticas públicas”, Vega María Arnáez (Deustuko Unibertsitatea), Alfredo Ispizua (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria), Javier Sanz ( Elkar-laneko zuzendaria), Foru Aldundietako ordezkariak eta Garapen Agentzien Euskal Elkartea (GARAPEN).
Urriaren 16an, “Innovación y cooperativismo” izeneko hirugarren mahai-ingurua egingo dute, eta partaideak hauexek izango dira: José Mari Usatorre (MONDRAGON-eko sustapen zentroko zuzendaria), Xabier Itzaina (CNRS - Sciences Po Bordeaux), Marie Bouchard (CIRIEC Internacional-eko zientzia batzordeko presidentea), Koldo Saratxaga (NER-Group) eta Antxon López (Danobat Coop.-eko berrikuntza zuzendaria). Laugarren mahai-inguruan, “La intercooperación cooperativa en el ámbito internacional, una visión empresarial”, Alejandro Martínez Charterina (Deustuko Unibertsitateko Ikerketa Kooperatiboen Insititutuko zuzendaria), Mario Radrigán Rubio, Oskar Goitia (Mondragón Internacional-eko presidentea, MCC), Graciela Fernández (CUDECOOP –Uruguaiko Entitate Kooperatiboen Konfederazioko presidentea) eta Jeronimo Teixeira (Portugaleko Kooperatiben Federazioko presidentea) egongo dira.
Ekitaldiari amaiera emango diote Aitor Bengoetxeak, Alejandro Martínez Charterinak, Eneritz Pagalday-k (LANKI-ko zuzendaria) eta Alfredo Ispizuak CSCE-EKGK-ko presidente gisa (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua); eta bukatzeko, Oñatiko ULMA kooperatibara bisita egingo da.
Informazioa: aldez aurretik izena emateko, urriaren 13ra arte, gezki@ehu.eus / 943-01 74 98 (sarrera doakoa). Tokia: Carlos Santamaría Zentroa UPV/EHU.