Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronkak izango dira aztergai Enpresarean azokan

Enpresarean azokaren bigarren edizioan (urriaren 23an, Donostiako Kursaalen) Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronkak izango dira aztergai. Besteak beste komertzio elektronikoa, negozio eredu berriak, nazioartean arrakasta duten euskal enpresen esperientziak eta etorkizuneko profesionalen erronken inguruko solasaldia izango dira. MONDRAGON korporazioaren barne dauden zenbait erakundetako ordezkariek ere parte hartuko dute jardunaldian.
Card image cap
2014/08/28

Azokaren helburua da enpresen arteko elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea. Eta helburu horiekin Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea burubelarri ari da Enpresareanen bigarren azokaren antolakuntza lanetan.

Egitaraua guztiz itxi gabe badago ere, hizlari zenbaiten parte-hartzea konfirmatuta dago dagoeneko. Parte-hartzaile izango dira, besteak beste:

  • Imanol Esnaola (Gaindegia)
  • Ainara Basurko (Azaro fundazioko gerentea)
  • M. Claire Sallaberry (Herrikoa)
  • Xabier de la Maza (ADEGIko ekintzaileen foroa)
  • Jabier Asurmendi (Bitarlan)
  • Gari Araolaza (Codesyntax)
  • Aner Garmendia (Egamaster)
  • Edurne Bilbao (IMH)
  • Iñaki Alegria (UEU)
  • Jon Altuna (MU)

Elkarlanerako bazkari batekin amaituko da jardunaldia.

Ainara Basurko

Ainara Basurko (Azaro fundazioko gerentea)

Negozioak aurkezteko aukera

Nahi duen orok bere negozio, produktu edo zerbitzuaren berri emateko Pecha Kucha formatuaren antzerako hitzaldiendako tartea izango da. Gehienez hiru minutu izango dituzte eta aurrez izena eman beharra dago. Parte hartu nahi izanez gero, bidal e-posta mezu bat info@enpresarean.org helbidera. Azokara entzule bezala joateko eta bazkarian parte hartzeko irailean zabalduko da izena emateko epea.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa