Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Euskal Herri osoko 22 lan lehiatuko dira euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko
Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketan lanak aurkezteko epea asteazkenean amaitu zen, eguerdiko hamabietan. Guztira, lehiaketaren bigarren edizio honetan 22 lan aurkeztu dira, Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak guztiak ere.
Lehenengo edizioarekin alderatuta 'kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da', adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz 9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatuko dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta 'lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira'. Sari banaketa ekitaldia bihar izango da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.
Asteartean, 19:00etan
Arkupeko Zaraia aretoan egingo da sari banaketa ekitaldia, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetari gaztearen zuzendaritzapean. Era berean, Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskainiko du. Euskara, gazteak eta sare sozialak haintzat hartuta egungo egoeraren ikuspegia eskainiko ditu MUko irakasle eta Euskadi Irratiko iritzi emaleak. Musika ere ez da falta izango, Raul Romo saxofonistaren emanaldiarekin. Lehiaketan, gainera, 22 iragarkiak ikusi ahal izango dira eta, momentuan, jakingo dira irabazleen izen abizenak.
Arteman, Aretxabaletako Udala eta MU
Bigarren urtez jarraian Arteman Komunikazioa, Aretxabaletako Udala eta MU izan dira Euspot 2013 lehiaketaren sustatzaile nagusiak. Hiruak ere oso pozik agertu dira aurtengo edizioak izandako oihartzunagatik, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa erakutsi dute.