Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Euskal gazteentzat kooperatibak dira lan egiteko tokirik gomendagarrienak
Kooperatiben Nazioarteko Eguna uztailaren lehen larunbatean ospatzen da mundu osoan, eta data horrek esanahi berezia du Euskadin, enpresa-sare kooperatiboaren garrantzia dela eta. Ekitaldiaren 100. edizioa izango da, eta, aurten, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak, 109 herrialdetako 312 erakunde barne hartzen dituenak, honako goiburu hau aukeratu du: «Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute». Ildo horretan, aurtengo edizioaren goiburua beren-beregi aipatuz, kooperatiben konpromisoa eta Euskadiko garapenari egiten dioten ekarpena nabarmendu dituzte Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakari Patxi Olabarriak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOPeko) lehendakari Rosa Lavínek.
Inkesta erantzun duten gazteen %60ak uste du eredu kooperatiboak talentua erakartzen duela eta euskal kooperatibismoa erreferentea dela munduan.
Gainera, Euskadiko unibertsitateetako ikasleek kooperatibei buruz duten ezagutza-mailaren gaineko azterlan bat aurkeztu da. Patxi Olabarriak adierazi du kooperatibismoa guztiz bat datorrela NKAk aurten aukeratutako goiburuarekin, eta azaldu du zergatik eraikitzen duten mundu hobea kooperatibek. «Kooperatiben enpresa-ereduak pertsonak ditu ardatz, kudeaketa demokratikoan, berdinzalean eta bidezkoan dago oinarrituta, parte-hartzea sustatzen du eta kalitatezko enplegua sortzen du; hau da, dagoeneko erakusten ari gara komunitatea eta lurraldea hobetzen dituen ekarpen hori».
Goren Kontseiluko lehendakariak —Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua erakunde bakarra da munduan, bere izaera publiko-pribatuagatik, eta kooperatibismoa sustatzeko eta hedatzeko egiten duen lanagatik— ezagutzera eman ditu Euskadiko hiru unibertsitateetan (Mondragon Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean eta EHUn) ikasten duten euskal gazteen artean egindako azken ikerketaren datuak. Iazko azterlan batean kooperatibek onarpen sozial handia dutela egiaztatu ondoren, Kontseiluak unibertsitateko ikasleengan jarri nahi izan du arreta. «Kooperatibei buruz zer zekiten jakin nahi genuen, eta, batez ere, enpresa batean zer bilatzen duten. Haien esku dago herrialdearen etorkizuna, eta erabakigarria izango da zer enpresa-ereduren alde egiten duten».
Azterlanean egin diren 555 inkestek jakitera eman dutenez, inkestatutako pertsonen % 74k kooperatibei buruzko nahikoa ezagutza du. Izan ere, beste figura juridiko batzuk baino ezagunagoak dira, hala nola sozietate anonimoak edo sozietate mugatuak baino. Eta ia % 60k 4 onartu du kooperatiben ereduak etorkizuneko talentuaren zati handi bat erakartzen duela, eta uste du euskal kooperatibismoa erreferentea dela mundu osoan.
Olabarriak adierazi duenez, "Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak argi dauka zein den erakundearen erronka; gazteengan ilusioa eragin eta gazteak ekintzailetza kolektibora eta enpresa egiteko modu berrietara gerturatu. Balioetan eta gizarte eraldaketan oinarrituta".
Euskadiko unibertsitateetako ikasleek bilatzen dituzten balioak guztiz bat datoz balio kooperatiboekin. Izan ere, lanpostu bat baloratzerakoan, zenbait alderdi lehenesten dituzte, hala nola giro ona, malgutasuna, kontziliazioa, genero-bereizkeriarik eza eta garapen profesionala. Horrenbestez, EKGKren azterlanak ondorioztatzen du kooperatibak gainerako enpresak baino gomendagarriagotzat hartzen direla, lan egiteko. Olabarriak azpimarratu duenez, «Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan oso argi daukagu zer erronka dugun: gure gazteei ilusioa ematea eta ekintzailetza kolektibora erakartzea, enpresa egiteko beste era batera, balioak dituen eta gizartea eraldatzeko anbizioa duen enpresa batera».
Belen Balerdi, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari orokorra; Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidentea; Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria; Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte-Segurantza sailburuordea, Elena Perez Barredo; y KONFEKOOP presidentea, Rosa Lavín, gaur goizeko aurkezpenean.
Ildo horretan, KONFEKOOPeko lehendakari Rosa Lavínek adierazi du euskal kooperatiben mugimenduak euskal gazte guztiei hitz egin nahi izan diela gaur, balio horiekin bat datorren enpresa-eredua kooperatiba dela gogorarazteko. «Erabakiak hartzean berdintasunean parte hartzeko aukera ematen dizun, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa bermatzen duen, eta ingurunearekin konprometituta dagoen enpresa batean lan egitea ez da utopia bat: errealitate bat da.
Euskadiri dagokionez, KONFEKOOPek 1.400 kooperatiba, 60 mila lanpostu eta 1.450.000 bazkide biltzen ditu gaur egun.
Enpresa horiek egon badaude; kooperatibak dira». Lavínek Kooperatiben Nazioarteko Egunaren garrantzia azpimarratu du, «eredu malgu eta berdintasunezko baten alde egiten dugun» kooperatibiston eguneroko ahalegina aitortzeko aukera baita. Eta lan horren ondorioz, «kooperatibismoa gure lurraldeetako ekonomiaren eta garapen sozialaren eragilea da». Hori frogatzeko, KONFEKOOPeko lehendakariak zenbait datu sendo eman ditu. Oro har, 3 milioi kooperatiba daude munduan, eta enplegatutako biztanleen % 10i ematen dizkiete lana edo lanaukerak. «Beste modu batean esanda, kooperatibismoa ez da garrantzirik gabeko fenomeno bat, inondik inora».
Euskadiri dagokionez, KONFEKOOPek 1.400 kooperatiba, 60 mila lanpostu eta 1.450.000 bazkide biltzen ditu gaur egun. «Hortaz, kooperatibismoaren presentzia ohikoa da euskal herritarren bizitzako arlo guztietan». EKGK-ko eta KONFEKOOPeko lehendakariek zoriondu egin dituzte enpresa-sare kooperatiboko kide guztiak, eta bideo bat aurkeztu dute mundu mailan ospatuko den ekitaldi horretarako.