Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Euskal ekonomia 2,4 igoko da eta langabezi tasa 8,7ra jaitsiko da 2019an

LABORAL Kutxak Hego Euskal Herriko Ekonomia Txostenak aurkeztu zituen pasa den astean Iruñean eta Bilbon. Xabier Egibar, Negozio Garapenerako zuzendaria, eta Joseba Madariaga, Ikerketa Departamentuko zuzendaria, komunikabideen aurrean azaldu ziren 2018ko eta 2019ko aurreikuspenak adierazteko.
Aurtengo ekitaldian joera positiboa igartzen da eta Barne Produktu Gordinaren %2,8aren igoera espero da, nahiz eta Europa mailan moteldu egin den, baina Euskadin dagoen barne dinamikak baretuko du.
Madariagak azaldu bezala, Euskadik azken 21 hiruhilabeteetan gorako tendentzia izan du eta hori guztia lan merkatuaren hobekuntzan nabaritu da; datorren urtera begira ere bide beretik jarraitzea espero da.
Aurreikuspenak begiratuta, 2019a nahiko ona izatea espero da, baina alor politikoan izan daitezkeen gorabeherek alerta egoera pizten dute, batik bat Brexit eta populismoen gorakaden ondorioz.
Txosten orokorra kontsultatu daiteke: https://prentsa.laboralkutxa.com/euskal-ekonomia-aurreikuspenak-2018-2019/