Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Euskadin %5,2 haziko da 2022an I+G arloari bideratutako inbertsioa

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean agindutako ebaluazio-funtziotik abiatuta, 2019an tresna estatistiko bat garatu zuen, Euskadiko I+G inbertsioa modu aurreratuan zenbatzeko, lurraldeko berrikuntza-politikak bideratzen lagundu asmoz.
MONDRAGON Korporazioa EAEko I+Gko 12 eragile bultzatzaileen artean dago. Horien inbertsioa enpresa-finantzaketa guztiaren %40 ingurukoa da.
Estatistika-tresna horren arabera, enpresek I+G arloari bideratutako inbertsioak indartuko dituzte, 2022an %4,3ko hazkundearekin. Horrenbestez, 2022an 881 milioi euroko inbertsioa egingo dela kalkulatzen da, hau da, Euskadiko enpresa-finantzaketaren maximo historikoa.
Finantzaketa publikoa
I+Grako finantzaketa publikoaren igoera bizkortu egingo da 2022an %6,3ko hazkundearekin. Hazkunde hori batez ere Eusko Jaurlaritzak bultzatuko du, I+Grako aurrekontuak %10 handituko baititu. Estatuko Administrazio Orokorrak bideratuko dituen NextGenerationEU funtsei dagokienez, urtearen bigarren seihilekotik aurrera iritsiko direla espero da, deialdien atzerapena dela eta. Haren bolumena kalkulatzeko, Euskadik Estatuan duen pisu ekonomikoa (%5,98) eta Euskadik orain arte jasotako funtsetan I+Gko partidek duten pisua (%4,16) hartu dira kontuan.
Nazioarteko finantzaketa
Nazioarteko finantzaketa 2021ean eta 2022an hazkundearen bidera itzuliko dela uste da, Horizonte Europa Esparru Programa berriari esker. Gainerako funtsei dagokienez, horiek ere hazi egingo dira, pandemia aurreko ehunekoen antzekoekin.
Enpresa traktoreen artean MONDRAGON
I+Gko inbertsio pribatuaren zenbatespena bat dator euskal I+Gko 12 enpresa bultzatzailek osatutako panel batetik jasotako datuekin. Enpresa horiek guztiak Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideak dira, eta Euskadiko enpresek I+Grako duten finantzaketaren %40 inguru ordezkatzen dute. Horien artean MONDRAGON Korporazioa dago, azken urteotan I+Gko inbertsioaren aldeko apustua indartu duelarik.