Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak eta Crédit Coopératif-ek hitzarmena sinatu dute enpresak finantzatzeko

Bi finantza-entitateek harreman historikoa dute eta, hitzarmen honen bidez, sendotu egingo dute elkarlana eta banka kooperatiboa egiteko modua. Hitzarmenak 3 urteko iraunaldia izango du eta horren bidez 5.000.000 €-rainoko proiektuak finantzatu ahal izango dira.
Card image cap
2013/02/26

EUSKADIKO KUTXA IPAR KUTXAKO lehendakariak, Txomin Garciak, eta CRÉDIT COOPÉRATIF TALDEKO lehendakariak, Jean-Louis Bancel-ek, mugaz haraindiko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, Crédit Coopératifek Euskadiko Kutxako bezero diren enpresei finantzaketa eman ahal izango die, bai Frantzian bai Espainian.

Hitzarmenari ahalik eta malgutasunik eta erantzuteko gaitasunik handiena emateko xedez, Oinarri SGRk bat egingo du zenbait proiekturen finantzaketarekin. Hitzarmenak 3 urteko iraunaldia izango du eta horren bidez 5.000.000 €-rainoko proiektuak finantzatu ahal izango dira.

Bi entitateek enpresentzako banka egiteko esperientzia, sukurtsal sare handia eta enpresak finantzatzeko ahalmena jarriko dituzte hitzarmenaren helburuen zerbitzura. Euskadiko Kutxak Espainian egiten diren eragiketen sindikazioa bereganatuko du.

Bi aldeek Batzorde Estrategikoa izendatuko dute. Horren zereginak izango dira hitzarmena betetzen dela jarraitzea eta jarduera komunak koordinatzea.

Era berean, bi entitateek bezeroei laguntzeko konpromisoa hartu dute, herrialde bakoitzeko bankaren arloko “usadio eta ohiturak” ezagutaraziz, hain zuzen kobrantza eta ordainketei, finantza-zerbitzuei, urrutiko banka-sistemei eta banka-jarduera errazteko behar diren gainerako alderdiei dagokienez.

Proiektu kooperatiboentzako finantzazioa Crédit Coopératifek honako proiektu hauek finantzatzeko asmoa du: kooperatiben ingurukoak (banaketa, garraioa, produkzio-kooperatibak, kontsumitzaile-kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak eta abar), elkartegintzari lotutakoak (interes orokorreko erakundeak, batez ere osasunaren, gizartearen eta etxebizitza sozialaren sektoreetakoak) eta industria eta zerbitzuen arloetako ETEak (nekazaritza elikagaien sektorekoak, ekoindustriak, energia berriztagarriak, birziklaketa eta ingurumena, bereziki).

Crédit Coopératifek epe erdirako eta luzerako finantzaketa emango du, 400.000 eta 2 milioi € bitartekoa proiektuko. Finantzaketa guztietan, Crédit Coopératifek bereganatuko duen arriskua Euskadiko Kutxarena adinakoa edo txikiagoa izango  da.

NP – ACUERDO CAJA LABORAL IPAR KUTXA – CRÉDIT COOPÉRATIF

Hitzarmenaren arabera, bi aldeek Batzorde Estrategiko bateratua osatuko dute. Batzorde aholku-emailea izango da. Hitzarmenaren egikaritzaren jarraipena egin, ekintza bateratuak koordinatu eta bi aldeentzat interesgarria izan daitekeen edozein gai aztertuko du.

Crédit Coopératifeko Nazioarteko Gaien Zuzendaritzak eta Euskadiko Kutxako Areako Zuzendaritzak egingo dute eragiketen koordinazioa.

Crédit Coopératif kooperatibak 120 urte ditu; iazko ekitaldian 51,2 milioi euroko mozkinak lortu zituen; batez besteko aktiboak 12.647 mila eurokoak dira; guztira 112 sukurtsaleko sarea du (Crédit Coopératifek 72 sukurtsal eta BTP Banquek 39); 1.676 langile ditu pantillan eta 326.000 bezero. Haren kaudimen-kalifikazioak honako hauek dira: A+ (Fitch), Aa3 (Moody´s), A (S&Poors).
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak gaur egun 14 sukurtsal ditu enpresentzat soilik; horrez gain, produktu-adituez osatutako 7 talde ditu (Cash management, Kanpo-merkataritza, Factoring eta Confirming, Leasing eta Renting, Internazionalizazio Prozesuak eta Enpresa Aseguruak, baita Finantzaketa korporatiboa eta egituratua ere).

Finantza eta aseguru zerbitzuak.