Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Euskadiko Kooperatiben Kontseiluak bat egin du Sinfonia Kooperatiboarekin
Jon Sarasuak idatzi eta Fernando Velázquezek konposatu duen 'Bi Hanka' abestia da euskal kooperatibismoaren ondarea.
Dohaintza ekitaldia uztailaren 11n egin zen, Bilbon.
Abesti hau eta sinfonia kooperatiboa osatzen duten beste pieza guztiak entzun ahal izango dira datorren irailaren 14an, Gasteizko Buesa Arenan egingo den ekitaldian.
Sarrerak salgai
Irailaren 14an aurkeztuko da Humanity At Musik ikuskizun handia.
Fernando Velázquez, Euskadiko Orkestra, Kukai Dantza taldea, Euskal Herriko bertsolari nabarmenak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta bestelako artista aipagarriek aurkeztuko dute Humanity at Music, Euskal Herriko leku ezberdinetako elkarte eta eragileekin batera; horien artean, azpimarragarriak dira 20 abesbatza taldek osaturiko 300 ahotsak, Gasteizko Udal Dantza Kontserbatorioarekin batera dantzatuko duten 250 dantzariak, Euskal Herriko txistulariak, etab.
Sarrerak salgai daude honako loturan: https://humanityatmusic.com/es/