Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Euskadiko ekonomia Estatukoa baino gehiago haziko da 2023an
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/euskadiko-ekonomia-estatukoa-baino-gehiago-haziko-da-2023an/@@images/22658a0e-68cb-47c9-8a7b-e97e1d127051.jpeg)
Laboral Kutxako Ikerketa departamentuko zuzendari Joseba Madariagak eta Negozio garapeneko zuzendari Ibon Urgoitik 2023rako aurreikuspen ekonomikoak egin zituzten hedabideen aurrean.
Hala, nazioarteko ikuspegitik abiatu ziren. "Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak, egoera korapilatsuari eman zion hasiera, Europan bereziki. Errusiako petrolioarekiko eta gasarekiko Europak daukan mendekotasun haundiak, baita mendebaldeko herriek Errusiari ezarritako zehapenek, inflazioak protagonismo haundia hartu zuen, eta hazkundea apurka apurka, urtearen bigarren erditik aurrera ahulduz joan den egoera eragin dute". Edozelan be, egoera ekonomikoaren ezaugarririk aipagarriena ziurgabetasuna izan da adierazi zuen Ibon Urgoitik, "islatzen da zarata eta joera nekez bereizi daitezkeen datuak interpretatzeko zailtasunean".
Prezioei dagokienez, urtarrilean % 3,1eko hazkunde-tasa espero zen eta, une honetan, urtea % 8,5eko batezbesteko hazkunde-tasarekin ixtea espero da.
Hala ere, urte osoa kontuan hartuz gero, hazkundeari erreparatuta 2022 urte positiboa izan da eurogunearentzat. Consensus Forecasten arabera, urtarrilean barne-produktu gordina % 4 haztea aurreikusten zen, eta tasak behera egin arren, une honetan euroguneak urtea % 3,2ko hazkunde-tasarekin ixtea aurreikusten da. Ez da gauza bera gertatzen prezioei dagokienez. Urtarrilean % 3,1eko hazkunde-tasa espero zan eta, une honetan, urtea % 8,5eko batezbesteko hazkunde-tasarekin ixtea espero da.
2023ra begiratuz gero, mundu mailan testuinguru ahula nabarmentzen da, arazo barik ere ez dabiltzan jokalari garrantzitsuekin. Estatu Batuetako ekonomiaren ahuleziari Txina gehitzen zaio, COVID-19aren olatu berriak saihestu ezinik, baita Erresuma Batua ere, egiturazko eta zerga-arloko erronka agerikoekin.
Testuinguruak baldintzatuta, Eurogunerako, urte osoan, hazkunde txikia edo negatiboa aurreikusten da
Horrez gain, ez da espero politika fiskalarekin edo moneta-politikarekin lotutako bultzadarik, eta hurrengo neguari begira gas-bilketaren berregitea sekulako erronka izango da. Honek guztiak adierazten dau, "Eurogunerako, urte osoan, hazkunde txikia edo negatibo-antza".
Euskal eremu geografikoa
Gure erreferentziazko eremu geografikoari dagokionez, "nabarmendu behar da energia-krisiaren inpaktua Euroguneko gainerako herrialdeetan baino txikiagoa izan dala. Errusiako gasarekiko mendekotasun txikiari beste faktore batzuk gehitzen zaizkio, hala nola birgasifikatzeko instalatutako gaitasuna; eta hauek, inportazio-prezioen gaineko presioa murriztu egiten dute, iparraldeko gure bazkideekaz alderatuta" adierazi zuen Ibon Urgoitik.
Hala, bai energia-krisia, iraupen luzea izango duena, baita prezioen igoera nabarmena eta horrek eragindako interes-tasen igoera, oztopo haundiak izango dira euskal ekonomiarentzat.
Gainera, arestian aipatutako ahulezia globalak ondorioak izango ditu, halaber, kanpo-sektorearen portaeran. Balantzaren beste aldean, deskribatutako egoeraren kontrapisu lez balio, beste alderdi batzuk aipatu behar dira: batetik, 2020-2021 biurtekoan batutako aurrezki-poltsa, pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz era normalizatuan kontsumitzeko ezintasunagaz lotuta, eta bestetik, lan-merkatuaren sendotasuna.
Horrela, 2022ko itxierako hazkunde-datuak % 4,2koak izatea espero da Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta % 4,1ekoak Nafarroako Foru Erkidegoan, % 5,3koak izango direlarik Espainian. Eta 2023ari dagokionez, Laboral kutxako estimazioek adierazten dute hazkundea izango dala % 1,2koa Nafarroan eta %1,3koa Euskadin. Estatuan, berriz, % 0,8koa aurreikusten da.