Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Euskadik lehen aldiz hartuko du Europako metrologia kongresurik garrantzitsuena
Ideko eta Tekniker zentro teknologikoek, Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kideek, elkarrekin antolatu dute 3DMCren 8. edizioa. Europako metrologia kongresurik garrantzitsuena da, irailaren 26tik 28ra egingo dena, lehen aldiz Euskadin.
Metrologia neurketen zientzia da. Bere aplikazioa fabrikazio industrialean, metrologia industrial gisa ezagutzen dena, funtsezkoa da fabrikazio eta mantentze prozesu eraginkorrak garatzeko, osagaien neurrien zehaztasuna eta produktuaren kalitatea hobetzea bermatzen baitu. Gainera, fabrikazio prozesuan integratutako metrologiak aukera ematen du fabrikazio akatsak unean bertan identifikatzeko, horien eraginkortasuna hobetzeko eta baliabideak optimizatzeko.
Ideko-ko etaTekniker-eko instalazioetan, Elgoibarren eta Eibarren daudenak (biak Gipuzkoan), egingo da urteroko ekitaldi hau, eta arlo horretako ehun aditu baino gehiago elkartuko dira: akademiako ordezkariak, soluzio teknologikoen hornitzaileak, ikertzaileak eta industriako profesionalak.
Aurkezpenek, hitzaldiek eta zuzeneko erakustaldiek aukera emango dute bi zentroetako instalazioetan fabrikazio aurreratuaren arlo horretako azken berrikuntza teknologikoak ezagutzeko.
Hiru egunetan, kongresuak metrologia dimentsionaleko teknologien azken aurrerapenen inguruko aurkezpenak, hitzaldiak eta zuzeneko erakustaldiak eskainiko ditu. Horien artean neurketa teknologiak nabarmentzen dira, hala nola fotogrametria, ikusmena, neurketa sistema eramangarriak; laser tracker edo laser eskanerra esaterako, eta hainbat aplikazio, hala nola azalerak digitalizatzea 3D eskaneatzearen bidez edo metrologia integratzea ikuskapenean fabrikazio aurreratuko prozesuetan.
Networkingerako espazioa
Gainera, 3DMC ekitaldiak lankidetza eta berrikuntza sustatzen ditu, sektoreko funtsezko eragileen ezagutza handitzeko helburuarekin. Erakusketa espazio baten bidez, metrologia industrialeko azken aurrerapenak eta tresnak erakusten dira, eta neurketa tresnak eta sistemak hurbiletik ezagutzeko eta probatzeko aukera eskaintzen da.
Hitzaldira joaten diren pertsonek aukera izango dute sektore batzuetako aplikazio industrialetako arrakasta kasuak ezagutzeko; automobilgintzan, aeronautikan, espazioan edo energia eolikoan, besteak beste. Eta zientzia eta esplorazio espazialaren industriako proiektu bereziak ezagutzeko.
Era berean, ekitaldiak harremanak estutzeko eta giro lasai batean networkinga sustatzeko aukera eskainiko du kongresuan zehar egingo diren bi topaketa sozialen bidez.
3DMCri buruz
3DMC urtero egiten den Europako kongresua da, industria eta ikerketa helburuetarako 3D neurketa teknologien aplikazioan eta garapenean zentratua.
Metrologia sistemetako ikertzaileei eta azken erabiltzaileei zuzendua, hiru jardunaldi eskaintzen ditu urtero zientzia horretako gai berritzaileenak eztabaidatzeko eta sektoreko eragile nagusien artean sinergiak eratzeko.
Antolaketa batzordean ikerketa zientifiko-teknologikoko eragile nabarmenak daude, hala nola National Physical Laboratory (NPL), University College London (UCL) eta RWTH Aachen University.