Europako lehenengo saltoki ehuneko ehun jasangarria irekiko du Eroskik Oñatin

Eroskik Europako lehenengo saltoki jasangarria zabalduko du laster Oñatin (Gipuzkoa). Espainiako BREEAM eta Europako ISO 50001 ziurtagiriak dituen lehen saltokia izango da. Denda konbentzional batek baino %65 energia gutxiago kontsumituko du.
2012/10/09

Eroskik 2008an jarri zuen martxan proiektua, ingurumenarekin duen konpromisoaren adierazle. 2010ean eko-eraginkortasun neurriak jarri zituzten indarren hipermerkatu eta supermerkatuetan. Hala, lehenengo supermerkatu eko-eraginkorra Donostiako Gros auzoan ireki zuten; Castro Urdialesekoa etorri zen ondoren –Kantabrian–, eta Oñatikoarekin hiru saltoki izango dira. Hala ere, azken hori izango da Zero Emisioko lehena.

Banaketa komertziala