Cikautxoren proiektu berriak 26 milioirekin finantzatuko ditu EIBk

Cikautxok teknologia berriak garatuko ditu ibilgailu hibrido eta elektrikoen inplementazioa sustatzeko, eta ingurumena errespetatzen duten ekoizpen-prozesu eraginkorragoak aplikatuko ditu. Europako Inbertsioen Bankuaren finantzazioak konpainiak Europan dituen lantegietako ekoizpen gaitasuna hedatzen lagunduko du.
Card image cap
2019/02/05

Europako Inbertsio Bankuak, EIBk, Cikautxoren berrikuntza estrategia finantzatuko du. Cikautxo MONDRAGON Korporazioan integratutako kooperatiba industriala da eta automobilgintza sektorerako osagai plastikoen eta kautxuaren ekoizpenean dago espezializatua.

Finantziazio berri horri esker produkzio prozesu iraunkorragoak inplementatuko ditu, hain kutsagarriak ez diren ibilgailuak fabrikatzen lagunduko duten produktu berritzaileen garapena ahalbidetuko dutenak.

Finantziazio berri horri esker produkzio prozesu iraunkorragoak inplementatuko ditu, hain kutsagarriak ez diren ibilgailuak fabrikatzen lagunduko duten produktu berritzaileen garapena ahalbidetuko dutenak. Horretarako, EIBren laguntza izango du. Emma Navarrok, EIBren presidenteordeak, eta Cikautxoko zuzendari nagusiak, Iñigo Laskurainek, finantzaketa-akordioa sinatu dute Berriatuan (Bizkaia): EIBk emandako 26 milioi euroko mailegua, "Juncker Plana" deritzon Europarako Inbertsio Planaren barruan.

Europar Batasuneko bankuak emandako finantzaketari esker, Cikautxok I+G+b-n behar dituen inbertsioak egin ahal izango ditu Berriatuan duen egoitza nagusian. Helburua erregaiaren efizientzia eta automobilaren osagaien pisua arintzea bezalako gaietan ikertzea da, horrela ibilgailu elektrikoen edo gutxiago kutsatzen duten motorren garapena indartu nahi da. Enpresak kautxuaren ordezko material birziklagarrien fabrikazioa sustatuko duten ekoizpen-prozesu berriak ezarriko ditu.

Cikautxok EBn duen produkzio-ahalmena hedatzen lagunduko du EIBren babesak, ez bakarrik Espainian dituen lantegietan, baita Txekiar Errepublikan, Eslovakian eta Errumanian dituen lantegietan ere. Cikautxoren berrikuntza- eta hazkunde-estrategiak aparatu medikoetan eta etxetresna elektrikoetan ere aplikazioak izango ditu, enpresak ekoizpenaren parte diren sektoreak baitira. Proiektuak eragin positiboa izango du enplegua sortzeko orduan, izan ere, inplementazio-faseak iraungo dituen lau urteetan 600 pertsona baino gehiago kontratatu beharko dira.

Sinatze ekitaldia Berriatuko lantegian

Enpresak Berriatuan duen egoitzan egindako sinatze-ekitaldian, Emma Navarrok, EIBko presidenteordeak, honako hau azpimarratu du: «akordio honek eragin bikoitza du, ekonomikoa eta ingurumenekoa, alde batetik EIBk duen borondatea erakusten du, hain zuzen ere, lehiakortasuna ziurtatzeko eta hazten jarraitzeko berrikuntzan inbertsio handiak behar dituzten enpresen etorkizuna babestekoa. Eta bestetik, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik hazkunde iraunkorraren aldeko konpromisoaren erakusgarri da, ekoizpen prozesu efizienteagoak bultzatzen ditu eta ingurugiroa errespetatzen duen automobilaren industria batean Espainiako eta Europako lidergoa bermatzen duten teknologiak garatzen laguntzen du».

Hitzarmen hau dela eta, Europako Batzordeko presidenteordeak, Jyrki Katainenek, Enplegu, Hazkunde eta Lehiakortasun arduradunak, honako hau esan du: «Auto elektrikoak erabakigarriak dira Europa iraunkorragoa lortzeko trantsizioan. Juncker Planaren menpean ibilgailu elektrikoen eta hibridoen produktu berritzaileak garatzeko Cikautxori emandako 26 milioi euroko mailegu honek, EB garraio garbiaren abangoardian kokatzen lagunduko du. Europako Inbertsio Planaren babesari esker, ehunka lanpostu sortuko dira Espainian eta eskualdeen garapena sustatu ahal izango da Txekiar Errepublikan, Errumanian eta Eslovakian»

Bestalde, Iñigo Laskurainek honako hau azpimarratu du: «operazio honek duen garrantzia, izan ere, aukera emango baitio kooperatibari produktu eta konponbide berrietan inbertitzen jarraitzeko, eta horri esker, gaur egun erreferente europarra eta globala den funtzioetan lidergo-posizioa ziurtatzeko aukera izango du».

EIBren eta Cikautxoren arteko akordioa, Espainiako eta Portugaleko MIDCAPS-entzako mailegu-programaren esparruan sinatu da, EIBren berariazko finantzaketa-programa bat da kapitalizazio ertaineko enpresentzat (3.000 langile arte). Europarako inbertsio-planaren laguntzari esker, finantzaketa-lerro horrek aukera ematen du inbertsioak egiteko, egituragatik edo izaeragatik, arrisku-profil altuagoa duten eta hazkunde ekonomikoa eta enplegua hazten laguntzen duten proiektuetan.

Europako Inbertsio Bankua (EIB) Europar Batasuneko epe luzeko finantzaketa-erakundea da, eta bere akziodunak EBko estatu kideak dira. EIBk inbertsio-proiektu bideragarriei epe luzerako finantzaketa ematen die, EBren politikaren helburuak lortzen laguntzeko.

«Juncker Plana» izenez ezagutzen den Europarako Inbertsio Plana Europako Batzordearen lehentasunetako bat da. Enplegua eta hazkundea sortzeko inbertsioak bultzatzea du helburu, finantza-baliabideak adimentsuago erabiliz, inbertsiorako oztopoak ezabatuz eta inbertsio proiektuetarako ikuspena eta laguntza teknikoa emanez.

Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsa (IEEF) «Juncker planaren» zutabe nagusia da, eta lehenengo galeren gaineko bermeak ematen ditu. Horri esker, EIBk arrisku handiagoa duten proiektu gehiagotan inbertitzeko aukera izaten du. Dagoeneko, IEEFren ondorio diren emaitza zehatzak ikusi dira. Aurreikuspenen arabera, IEEFren babespean finantzatzeko onartutako proiektuek eta akordioek 375.500 milioi euro baino gehiago mobilizatuko dituzte inbertsioetan, horietako 46.000 milioi Espainian, eta 28 estatu kideetako 858.000 enpresa txiki eta ertain babestuko dituzte.

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.