Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Etorkizunerako gizarteari etengabeko ekarpena
Zentzu horretan, 2022an heziketa eta kooperatiba sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako fondoa Oñatiko ikastetxeetara bideratzeko erabakia hartu zen. Hori dela eta Elkar Hezi ikastetxeak, GURELOHE Urgain-Errekalde Herri Eskolako Guraso Elkarteak eta Txantxiku ikastolak 2.000 euro banako dirulaguntza jaso zuten Lanaren eskutik, eta hezkuntza proiektuaren hobekuntza prozesu batean dauden heinean hirurek eskertu zuten laguntza hau.
Gune eraberrituak Elkar Hezin
Elkar Hezi ikastetxean martxan jarri duten proiektu pedagogiko espazioen egokitzearen beharra ekarri du, obra batek suposatzen duen inbertsio ekonomikoarekin. Ikastetxearen hezkuntza proiektua indartzeko, zenbait gune egokitzeko beharra izan zuen ikastetxeak. Dagoeneko burutzen ziren jarduerak askoz modu egokiago eta maiztasun handiagoz burutzeko aukera zabalduz. Honetarako, BEHEBARRUA izeneko gunea eraiki da, Ereiten fundazioaren ekarpen ekonomikoz eta jasoriko laguntzen bidez. Hezkuntza komunitateak gustura jaso du LANAk egindako ekarpena.
Espazio honek hiru gune desberdin dituen: Izan, Erein eta Ekin.
Izan espazioa barnekotasuna eta mindfulness-a lantzera dago bideratua batez ere, baina espazio moldagarria izanik bestelako ekimenak ere lantzen dira bertan, irakurketa programa esaterako. Erein gunea aldiz estimulazio goiztiarra lantzeko prestatu da, ikasleen sare neuronala indartzeko eta ikasleen gaitasunak, bakoitzarenak, ahalik eta gehien garatu ahal izateko aukerak emanez. Azkenik, Ekin-en ebidentzia zientifikoek frogatutako ikas komunitateko hezkuntza jarduera arrakastatsuenak landuko dira (talde elkar-eragileak, liburutegi tutorizatuak, tertulia dialogikoak, batzorde mistoak eta familiekin formakuntzak).
Eraldaketa prozesu hau aurrera eraman eta modu egokian garatu ahal izateko, espazioen egokitzeaz gain, jarduera berriak diseinatu eta material berria ere ekoiztu behar izan da, ikas-irakasteko prozesuan aldaketa nabarmenak egin behar izan dira, eta zentzu honetan, LANAk emandako laguntza ongi etorria izan da.
Hiru espazio hauek 0-18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta daude, eta guraso elkartearentzat ere erabilgarri daude, bertan egingo diren ekintzen arabera moldagarriak diren heinean geroz eta erabilera anitzagoa izango baitute. Bokazioz, herrira zabalduta izango den gunea da eta herriko elkarte eta eragileekin elkarlanerako gunea ere bada.
Kanpo espazioaren eraldaketa Urgain eskolan
Gaur egun Urgain eskolaren kanpoaldean bi futbol zelai eta saskibaloiko kantxa bat daude, eta eraldaketarako proiektuak beste mota bateko jolasak garatzeko espazio egokiak hartzen ditu bere baitan. Jolas naturalek hartuko dute protagonismoa Urgaineko kanpoalde berrian, besteak beste egurrezko jolasei tokia eginez. Eskolak kudeatzen duen proiektuak hiru urte inguru daramatza martxan, eta Eusko Jaurlaritza eta Oñatiko Udalaren babesarekin ari da garatzen, LANAren laguntza eta guraso elkartearen partaidetzarekin. Urgain eskolako kanpoaldeko espazio berria herriari zabalduko zaio, asteburuetan edo eskolaz kanpoko orduetan edonork erabiltzeko aukera izan dezan.
Pedagogia proiektu berri bat Txantxikun
Txantxiku ikastola 2016-2017 ikasturtean hasi zen konfiantzaren pedagogian murgildu eta bere lehenengo urratsak ematen, proiektua Haur eta Lehen Hezkuntzara hedatuz. Duela lau ikasturte, Kataluniako Jesuita sarean eman zen eraldaketa sakoneko esperientziaren berri izan zuten. Konfiantzaren pedagogian urrats bat haratago joan nahirik, eta Euskal Herriko beste sei ikastolekin elkarlanean, Reimagine taldearekin harremanetan jarri ziren eta Jesuitetan aplikatutako metodologia honen ezagutza eta aplikaziorako prestakuntza jasotzen hasi ziren. Metodologia honen ezagutza zuzendaritza eta pedagogia taldeek hasi zuten, eta ondoren, hezkuntzaren eraldaketa sakonari begirako komunikazio eta koaliziorako ekintzak landu ziren estamentu ezberdinekin (familia, ikasleak, ikasle ohiak, udala…).
Eraldaketa prozesu hau aurrera eraman eta modu egokian garatu ahal izateko, espazioen egokitzeaz gain, jarduera berriak diseinatu eta material berria ere ekoiztu behar izan da, ikas-irakasteko prozesuan aldaketa nabarmenak egin behar izan dira, eta zentzu honetan, LANAk emandako laguntza ongi etorria izan da.
2022-2023 ikasturtean DBH 1en ikas-irakasteko modu berriak inplementatzen hasi dira, bertan eraldaketarako beharrizana ikusi baitzen. Gainera, Bigarren Hezkuntzako eraikinean obra egin beharra ere bazegoen, erronka honi eta beste behar batzuei erantzuteko, eta modu honetan, arkitektura eta pedagogia uztartu dituzte.
Eraldaketa pedagogiko honen muina pertsona eredua da, hau elikatuz, bereizgarri jakin batzuk dituzten eta gizartean eragingo duten pertsonak garatzea da helburua.