Etorkizuneko lana
Teknologiaren erabilera handituz joango da. Big data-z eta merkataritza elektronikoaz gain, adimen artifiziala eta roboten erabilera ere zabaltzen joango da epe ertainera. Horrez gain, enpresa ugarik beren kokapenean, balio-katean eta langile kopuruan aldaketak egiteko aurreikuspenak dituzte.
Lan errepikakorrak %15etik %9ra jaitsiko dira eta, aldiz, etorkizuneko lan berriak %7tik %13ra igo. 85 milioi lanpostu desagertuko dira gizakien postua makinek hartzearen ondorioz. Aldiz, 97 milioi lanpostu sortuko dira, gizakien, makinen eta algoritmoen arteko konbinaketa eraginkorraren ondorioz.
Hainbat gaitasunen eskaria nabarmen handituko da: pentsamendu kritikoa, arazoen analisia eta ebazpena, autogestiorako gaitasuna, ikaste aktiba, erresilientzia, estresarekiko tolerantzia eta malgutasuna.
Ezagutza arloko langile gehiengo handi batek etorkizuneko lana ia begi bistan du. %84 bere lan prozesuak digitalizatzeko erabat prestatuta dago eta %44k telelana garatzeko gaitasuna du.
Online ikasketetarako eskaria gora doa, baina lanean edota langabezian daudenen jokaera desberdina da. Lanean daudenen artean, garapen pertsonalera bideratutako ikastaroen eskaria bikoiztu egin da. Aldiz, langabezian daudenek gaitasun digitalak garatzera zuzendutako ikastaroak eskatzen dituzte gehien.
Hala, enpresek langileen gaitasunen garapenean inbertsioak egiteko behar nabarmena daukate. Automatizazio eta aurrerapen teknologikoaren ondorioz lanik gabe gelditzen diren langileen %50 enpresan barnean birkokatzeko aurreikuspena daukate enpresek, kaleratzek bakarrik erabili ordez.
Sektore publikoak, berriz, langileen gaitasunen hobekuntzara bideratutako programak babestu behar ditu. Gaur egun, enpresen %21ak bakarrik erabiltzen ditu fondo publikoak helburu horretarako. Etorkizuneko lanpostuak sortu ahal izateko, horretara bideratutako inbertsioen aldeko pizgarriak aktibatu beharko lirateke.
Artikulu orijinala: https://goiena.eus/komunitatea/lbeloki/1603435235252-etorkizuneko-lana