Irakurriena
- 1. Orbik Cybersecurity, kooperatiba bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 2. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 3. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 4. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 5. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 6. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 7. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 8. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 9. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 10. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
ETE Enpresa Industrialaren saria jaso du Ederfil Becker kooperatibak
Gipuzkoako Bazkundeak lau empresa izendatu zituen ekitaldiaren baitan. Ederfil Beckerrek ETE Enpresa Industrialaren saria jaso zuen. Enpresa honen pertsonen kudeaketa modelua eta enpresaren estrategia nola bideratu den goraipatu ziren.
Kooperatibak bi planta ditu gaur egun, Legorreta eta Alegin eta eroale elektrikoen fabrikazio eta komertzializaziora dedikatzen da. Ederfil 1977an eratu zen, Legorretan eta 2003an Becker erosi zuen, Mondragon Inbertsioak lagunduta. Horren ondorioz, 2014an Ederfil Becker kooperatibek bat egin zute. Merkatuari dagokionez, kanpoko merkatuan bideratzen dira salmenta gehienak, izan ere pasa den ekitaldian adibidez salmenta orokorren %81 kanpokoak ziren.
Gaur egun 158 langile dira guztira eta nahiz eta azken urteotan ez den kopuruz gehiegi aldatu, langilegoaren batez bestekoa gaztetu egin da nabarmen.
Beste sarituak
Beasaingo Indar enpresari eman dio "Gipuzkoako Enpresaren Saria" Gipuzkoako Enpresaren Sarien banaketaren XXIII. edizioan, enpresek aberastasuna eta lana sortzeko egiten duten lana goraipatzen den ekitaldian.
Indarrek izan duen gainditzeko ahaleginak egin dio urteko "Gipuzkoako Enpresa" sariaren irabazle. Kontutan izan da 2014ean emaitza adierazgarriak lortu dituela, 2008an munduko krisiari, sektore eloikoko inbertsioen erortzeari eta euren instalazioetan jasandako suteari aurre egin behar izan ziotela.
Enpresa Nazioartekotzeari saria Mendaroko RTS, S.A -rentzat izan da. Oraingo honetan Gipuzkoako Bazkundeak enpresa honen kudeaketa bikaina eta nazioarteko merkatuengatik egindako apustua izan du kontutan saria ematerakoan.
Donostiako, Nem Solutions, enpresak berriz, Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa saria jaso du, industria mantenimenduaren kontzeptu berritzaile eta teknologikoengatik.
Ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan burutu da. Bertan Martin Garitano, Gipuzkoako Aldun Nagusia izan da, Gipuzkoako ekonomiaren eta enpresen ordezkaritza zabal batekin batera.
Argazki gehiago hemen: https://www.flickr.com/photos/tulankide/sets/72157649048924814/