Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Esther Korta, Dikar-eko gerente berria

Joan den urtarrilaz geroztik Esther Korta da (Arrasate, 1973) Dikar kooperatibako gerente berria; kooperatiba Bergaran kokatuta dago eta aisialdirako artikuluak ekoizten ditu. Juan Angel Garcia ordeztu du karguan, zeina orain MONDRAGON Korporazioko Ekipamenduaren dibisioko lehendakariordea baita.
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), eta era berean Finantza masterra ere EHUtik, 1997an ekin zion bere ibilbideari Geyser-Gastechen, Planifikazioko arduradun lanetan. Ondoren, 1999an, Dikar proiektuarekin egin zuen bat, administrari lanetan hasi zelarik. 2004ko uztailean Kontabilitateko departamentuaren ardura hartu zuen, eta 2010az geroztik finantza zuzendaria izan da, kargua Pertsonen departamentuko zuzendaritzarekin eta IT kudeaketarekin bateratuta. Kargu horiez gain, Esther Dikarreko lehendakaria izan da, eta 2004az geroztik aritu da zeregin horretan, baita ere Ekipamenduaren dibisioko lehendakaritzan ere, 2008tik aurrera. Jakina, kontuan hartuta bete dituen karguetan lortutako esperientzia eta enpresaren gaineko ezagutza globala, oso hautagai egokia zen Dikar zuzentzeko.
Zorionak Esther eta zortea etapa berrirako!