Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Estatuko lehenengo unibertsitatea enplegagarritasunean, %86ko portzentaiarekin

Mondragon Unibertsitatea Estatuko lehen unibertsitatea da enplegagarritasunari dagokionez, BBVA Fundazioak eta IVIE institutu valentziarrak egindako U-Ranking azterlanaren arabera. Sailkapen horrek agerian jartzen duenez, Mondragon Unibertsitateko tituludunen enplegagarritasuna % 86,9koa da ikasketak amaitu eta lau urtera, unibertsitateko ikasketa eta jakintza-esparru guztiak kontuan hartuta.
Mondragon Unibertsitateko egresatuen langabezia-tasa % 5ekoa da ikasketak amaitu eta urtebetera
Titulazioen araberako azterketa xehatuak are datu hobeak ematen ditu gradu eta ikasketa hauetako enplegagarritasunari buruz: Energiaren Ingeniaritzako Gradua (% 94,3), Lehen Hezkuntza (% 93,8), Haur Hezkuntzako Gradua (% 92,9), Ingeniaritza Mekanikoa (% 92,8), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (% 90,4) eta Ikus-entzunezko Komunikazio, Irudi eta Multimediako Gradua eta Industria Elektronikako Ingeniaritzako Gradua (% 88,1).
Mondragon Unibertsitateko egresatuen langabezia-tasa % 5ekoa da ikasketak amaitu eta urtebetera. Datu horietan jasota ez dauden egresatuak ikasten jarraitzen duten pertsonak dira.