Esperientzia Kooperatiboa gertutik ezagutzeko egonaldia egin dute nazioarteko ikasleek

Astebetez Mondragon Esperientzia Kooperatiboan buru-belarri murgildu dira Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko ikasleek eta Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastaroaren bigarren edizioko partaideak.
2025/04/14

Nazioarteko hamar ikaslek astebeteko egonaldia egin dute gurean, Mondragon Esperientzia Kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko. Apirileko lehen astean Humanitate eta Zientzien Fakultatera etorri dira LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eskaintzen dituen Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko eta Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastaroko ikasleak.

Fakultatetik abiatuta, arlo ezberdinetako kooperatibetara egin dituzte bisitak ikasleek, eta bertan, egunerokoan kooperatiba horietan lanean ari diren kideekin egin dituzte saioak. Izan ere, ikasketa-planaren barruan, Mondragon Esperientzia Kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera dute bai Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko ikasleek, bai Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastarokoek ere.

54442783519_93bdf0e3fb_h.jpg

Ikasleak GSRk Aretxabaletan duen erresidentziara eginiko bisitan, GSRko Maria Gardokirekin.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean egin dituzte lehen saioak, eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearekin ideiak partekatzeko aukera ere izan dute. Kooperatiba industrial baten egunerokoan murgildu dira Coprecira egindako bisitan, eta Fagor Taldearekin egindako hitzorduan, berriz, eraldaketa sozialaz, jasangarritasunaz eta lurralde garapenaz aritu dira. Jasangarritasunari begira jarri, eta finantza-arloa ere aztertu dute Laboral Kutxa eta Lagun Aroren eskutik, eta Ulma Packaging, Eroski eta GSRren esperientziak ezagutu dituzte. Gainera, Arantzazura eta Gomiztegi Artzain eskolara ere egin dute bisita. Horrez gain, Otaloran, Mondragoneko zuzendaritza eta kooperatiba garapenerako zentroan hainbat saio izan dituzte, eta Coop57 eta Koopfabrika ekimenak ezagutzeko aukera ere izan dute.

Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko ikasle-taldeak Bilbao Berrikuntza Faktoria, Bilbao As Fabrik, LKS, Krean eta Mondragon Assembly ere bisitatu ditu.

 

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Kooperatibisten babes soziala

Irakaskuntza unibertsitate zentroa