Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Espainiako lan ministroak Mundukidek laguntzen duen Brasiliako "Armazen do Campo" bisitatu du

"Armazen do Campo" sarea, MST gizarte-mugimendu ekimen nagusienetako bat da, eta Brasilgo nekazaritza-erreforma herrikoia bultzatzea du helburu.
Orain dela 15 urte hasi zen Mundukide MSTrekin elkarlanean eta gaur egun ere lurrik gabeko nekazarien mugimenduarekin jarraitzen du beraien Kooperatiba eta erakundeetan laguntzaile eta aholkularitzan.
Armazens do Campo Sarea
2016. urtean, São Pauloko lehen denda ireki zen, eta gaur egun 26 denda fisiko daude Brasilgo hainbat hiritan, fisikoki edo formatu elektronikoan. Honela landa-lurreko produktuak hirira eramaten dituzte biltegietan saltzeko. Ekimen horren bidez, Lurrik Gabeko Mugimenduak elikagai osasungarriak, pozoinik gabeak, agroekologikoak eta organikoak eskaini nahi dizkio kontsumitzaileari, bidezkoa eta zuzena den prezioan.
"Armazens do Campo" sarea sendotzeko hurrengo 15 urteetarako prestatu duten plan estrategikoaren helburua, Brasilgo 24 estatuetan 1.000 "Armazems do Campo" gehiago irekitzea da, bai hiriburuetan, hirietan edo kanpamentuetan.
Julio Martínez Arijarekin podcasta (2021): https://www.tulankide.com/eu/kooperantea-izatea-esperientzia-paregabea-da