Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du

Dekretuak LagunArori izaera berezitua ematen dio 2023tik indarrean dagoen autonomoen kotizazio-sisteman.
Card image cap
2025/02/12

Kongresuak baliozkotu egin du gaur Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak urtarrilaren 28an onartu zuen 1/2025 Errege Lege Dekretua, besteak beste, LagunAro BGAEk egindako eskariei erantzunez.

1/2025 Errege Lege Dekretuaren edukia, LagunAroren berezitasuna aitortzeari dagokionez, 2024ko abenduaren 23an Ministroen Kontseiluak onartutako 9/2024 Errege Lege Dekretuaren berdina da, Kongresuak azkenean baliozkotu ez zuena urtarrilaren 22an.

Beraz, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) sartuta dauden kooperatibetako bazkideek, sistema publikoaren osagarria den kooperatiba-arteko prestazioen sistema bat badute, LagunAroren kasua bezala, 2023an indarrean jarri zen kotizazio-eredutik salbuetsita daude.

MONDRAGONek eta LagunArok oso balorazio positiboa egin dute onartutako testuaren inguruan, izan ere, Aurreikuspeneko Entitate honen berezitasuna Gizarte Segurantzaren lege antolamenduan jasotzen du, eta, aldi berean, argitzen du kapital higigarriaren errendimenduak ez direla kontuan hartu behar kotizazio-oinarria zehazteko orduan.

Kooperatibisten babes soziala