Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Espainiako hamar unibertsitate onenen artean
U-Multirank rankinak; ikerketa, irakaskuntza (irakaskuntza eta ikaskutza), ezagutzaren transferentzia, naizoartekotzea eta inguruarekiko binkulazioa aztertzen ditu.
Espainiako unibertsitateen top 10ean dago Mondragon Unibertsitatea, ezagutzaren transferentzian duen esperientzia bereziki nabarmenduz
Rankinak Mondragon Unibertsitatea Espainiako unibertsitateen top 10ean kokatzen du, ezagutzaren transferentzian duen papera bereziki nabarmenduz. Ezagutzaren transferentziaren arloan, Mondragon Unibertsitateak seigarren postua lortu du Estatu mailan, eta bikaintzat jotzen da atal hauetan: industria-bazkideekin egindako argitalpenen egilekidetzan, iturri pribatuentatik ikerketarako lortzen diren diru sarreretan, sortutako spin-offetan eta profesionalentzako prestakuntzatik lortutako diru-sarreretan.
Eskualde-garapenarekiko konpromisoaren eta ekarpenaren dimentsioan, Mondragon Unibertsitatearen kasuan, bikainak dira eskualde-mailako finantzaketa iturrietatik datozen diru-sarreren bolumena, eskualdean egindako argitalpenak eta eskualdean lan egiten duten graduko eta masterreko ikasleen ratioak. Unibertsitateak bikain kalifikazioa lortu duen beste dimentsio bat, ikerketa da. Hain zuzen ere, ikerketarako kanpo finantziazioa lortzeko duen ahalmenean.
Unibertsitateak bikain kalifikazioa lortu duen beste dimentsio bat, ikerketa da
Irakaskuntzari eta ikaskuntzari dagokionez, Unibertsitateak oso kalifikazio ona du ia atal guztietan, eta masterretako graduazio-tasaren ratioa eta graduko egokitasun-tasa azpimarratzen dira.
Azkenik, nazioarteko orientazioaren dimentsioan, ikasleen mugikortasuna bikain gisa sailkatu da, estatuko unibertsitateen artean bigarren postuan kokatuz..
U-Multirank
U-Multirank, munduko unibertsitate ranking handiena eta zehatzena da eta seigarren online edizioa argiratu berri du (www.umultirank.org). Nazioarteko unibertsitate-errendimendua alderatzeko tresna paregabea da.
Edizio honek, goi-mailako 1948 erakunde ingururi buruzko informazioa aurkezten du, urtez urte emaitzen lagina handituz. Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 98 herrialde desberdinetakoak dira.
Rankin honek unibertsitateen hainbat emaitzari buruzko panorama osoa eskaintzen du, bost dimentsiotan: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearekin binkulazioa.
U-Multirank-en ikuspegi multidimentsionalak unibertsitatearen errendimendua alderatzen du, 1etik 5era doan kalifikazio sistema baten bitartez, non “1” bikaina den eta “5” ahula.. Ez du munduko “Top 100” sailkapen-taularik egiten, puntuazio konposatuetan oinarrituta. Aldiz, unibertsitate baten indarguneak eta ahuleziak edo gehien interesatzen zaizkien alderdiak identifikatzeko aukera ematen die erabiltzaileei.
U-Multirank-ek erakusten du zaila dela aurkitzea unibertsitate bat bikaina dela bere alderdi guztietan eta bikaintasun hori hainbat unibertsitatetan banatuta dagoela. Azken batean, munduko unibertsitate “onenaren” kontzeptua bilatzen ai denaren araberakoa da.
Honek, aukera ematen die bai ikasle eta bai enpresei, beraien interesekoak diren gaietan, bikainak diren unibertsitateengana jotzea, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan aritzeko, bai graduatuak kontratatu ahal izateko.