Espainiako enbaxadoreak MONDRAGONen industria eremua bisitatu du Kunshan-en

Marta Betanzos, Espainiak Txinan izendatu berri duen enbaxadorea, Luis Antonio Calvo kontsula, eta Juan José Zaballa Shangaiko kontseilari ekonomiko komertziala Kunshango parkean izan ziren iragan astean.
Card image cap
2024/06/03

Anaitasuna baserrian hasi zuten bisita ofiziala -bertakoa da argazkia-. Bertan elkartu ziren industria parkean kokatuta dauden kooperatibetako zuzendari nagusiak (Batz, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Mondragon Assembly eta Orkli), MONDRAGONek Txinan duen ordezkari korporatiboa, Jason Zhou, eta Espainiako enbaxadako ordezkariak. 

Txinan Korporazioak duen ordezkaritza eta garatzen dituen aktibitateak izan ziren aipagai aipatu bileran, gaurko merkatua eta erronkak ere mintzagai izan zituztelarik. Bisitari amaiera emateko, Orkli, Fagor Arrasate eta Batz kooperatibak bisitatu zituzten.