Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Esneki Zentroa mikrobioma aztertzeko lanetan hasi da
Metodo molekularrek, kultiboetan oinarritutako teknikak detektatzeko gai ez diren mikroorganismoak aurkitu ditzakete, eta honek ikaragarrizko bultzada eman dio metagenomika arloari. Next Generation Sequencing (NGS) motako sekuentziadoreek, ingurune ezberdinetan ditugun bakterio, onddo naiz legamien azterketa ahalbidetzen dute. Azken urteotan ikerketa asko egin da elikagaien esparruan teknika hau erabiliz. Elikagai askoren prestaketa prozesuan hartzidura ezberdinak ematen direnez, mikroorganismoen parte hartzea ezinbestekoa da eta dauden mikroorganismoak identifikatzea lagungarria da. Horrez gain, elikagaien segurtasuna bermatzeko erabili daitekeen teknika da, mikroorganismo patogenoen inguruko informazio zehatza izatea ahalbideratzen duelako.
Esneki Zentroan, Illumina etxeko iSeq 100 sekuentziadorea martxan jartzen ari gara, esnekien mikroorganismoen ezagutza osatzeko eta gure bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuen aukera zabaltzeko asmoz. Mahai gaineko sekuentziadore trinkoa izan arren, lagin ezberdinetan dauden mikroorganismoen identifikazioa ahalbidetzen du, espezie edota andui mailara iritsi daitekeelarik. Honi esker, esne gordinak dakarren mikroorganismo komunitateak, animalien osasuna, jezteko erabiltzen den sistema eta garbitasun mailari buruzko informazioa lortu daiteke. Ez hori bakarrik, gazta eta esnekigintzan hartzidura prozesuan gertatzen diren eta lortu nahi den produktuaren bideragarritasuna arriskuan jar dezaketen mikroorganismoen ezagutza ahalbidetzen du (teknologikoki interesgarriak zein kaltegarriak izan daitezkeenak). Honek, elikagaiaren prestaketan arazoak ekiditeaz gain, (produktu akastunak, merkaturatu ezin direnak eta, elikagaiak alferrik galtzeaz gain, galera ekonomikoak eragiten dituztenak) kontsumitzailearen segurtasunean eragin zuzena izango du, elikagaia hasieratik bukaerara kontrolpean egongo delako.
Teknika honen garapena, esne eta esnekietan aurkitzen dugun mikrobiomaren inguruko ikerketan aurrera pauso garrantzitsu bat da. Izan ere, aipatutako komunitate osoaren informazioaz gain, hautatutako mikroorganismo bakoitzaren ikerketan sakontzeko aukera eskaintzen du. Gaztagintzan zein esnekigintzan, orohar, arrazoi ezberdinengatik (osasun ikuspuntutik, hartzidura prozesuan parte hartzen dutelako, gazten afinazioan eragiten dutelako, ea.) bereziki interesgarriak diren espezie hauen inguruko ezagutza osatzea ahalbidetuko du.
Garapen honen ondorioz lortutako informazioak, EAE-ko esne eta esneki sektoreari balio erantsi bat gehituko dio.