Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eskarien gainean egindako adierazpena
Pasa den urriaren 24ko bileran MONDRAGON Korporazioaren Kongresuko Batzorde Iraunkorrak bere iritzia eman zuen Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eskarien gainean, irmoki esanez ezin dituela inondik inora aipatutako elkarteen aldetik eginiko eskaerak artatu “MONDRAGONen izaera eta errealitatetik at dauden eskaerak direlako eta horretarako eskuduntzarik ez duelako”.
Batzordeak, MONDRAGONeko organo instituzionala baita, azaldu egin du MONDRAGONen erakundeek eta beste zenbait kooperatibek, batez ere Fagor Taldekoak, elkartasun garrantzitsua agertu izan dietela Edesa eta Fagor Etxetresna Elektrikoei, “lankidetzarako tresnak historiako mailarik gorenean erabilita, baita egin daitekeenaren mugara iritsita ere, plantillako soberakinak birkokapenen bidez gutxitzeko, emaitzetan elkartasunez jokatzeko, edo fondo korporatiboetatik ohiko eta ezohiko ekarpenak egiteko. Hori guztia bere egoera ekonomikoaren ondorio negatiboak murrizteko asmoz.”
Laguntza horiek MONDRAGONek negozio berrien sustapenerako eta zailtasunak dituzten kooperatibei laguntzeko dituzten elkartasun eta koooperatiba arteko lankidetzako tresnen kudeaketaren baitan kokatzen dira. Ildo horretan, argitu nahi du “tamalez beste kooperatiba batzuek ere ateak itxi behar izan dituztela” eta horietan ere gainerako kooperatiben aldetik elkartasun jokaerak egon direla. Halere, MONDRAGONeko kide diren kooperatibetako bakoitza “bere kudeaketaren erantzulea da eta bakoitzari dagokio enpresa jarduera ahalik eta eraginkortasun handienaz garatzea”. Erantzukizun hori ezin da beste inoren esku utzi; beraz, kooperatiba bakoitza da bete-betean bere erabaki enpresarial zein instituzionalen erantzulea, eta bere etorkizunaren jabea.
Horrenbestez, amaitzeko jakinarazten du “ez daukala zentzurik MONDRAGONera jotzea erantzule bila, kooperatiben jarraitutasunaren gaineko erabakiaren erantzukizuna erabakia hartu zutenei baitagokie, ezta bazkideak indibidualki bere kooperatibari eginiko ekarpenaren zenbatekoen itzulera MONDRAGONen erakundeei eskatzea ere, alegia, MONDRAGONek administratzen dituen fondoen hornitzaileak diren kooperatiba kideei eta konkurtsoko sozietateen hartzekodun nagusiak direnei”. Batzordeak adierazi egiten du, halaber, iritzi hori “irmoa eta behin betikoa” dela eta, beraz, Korporazioari dagokionez gaia amaitutzat ematen dela.
Edozein modutan ere, enpleguari irtenbidea ematea da, oraindik ere, MONDRAGONen kooperatiben borondatea eta lehentasuna, eta horretan dihardute buru-belarri”.