Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Esklerosi anizkoitza duten pertsonentzako arreta eta zaintza egokituei buruzko prestakuntza hitzaldia antolatu du Bihar-ek

Erika Otxoak eta Elena Guemesek eskainiko dute hitzaldia Bihar-ek Bilbon, Boluetan auzoan, duen egoitzan. Arratsaldeko lauretan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Erika Otxoa fisioterapeuta eta errehabilitazio zerbitzuaren koordinatzailea da ADEMBIn eta Elena Guemes terapeuta okupazionala.
Hitzaldiaren gaia izango da etxean esklerosi anizkoitza duten pertsonen autonomia pertsonala eta horren inguruan informazioa, aholkularitza eta bestelako gomendioak eskainiko diztuzte.
Bihar MONDRAGON Korporazioaren parte da, eta zerbitzuak zein produktua integralak eskaintzen ditu pertsona adinekoak etxean hobeto bizi daitezen.
BIHAR zure bizitzako edozein unetan laguntzen dizun zaintza integraleko zerbitzu bat da; zuretzat pentsatutako produktuen aukeraketa bat, zure errutinetan lagunduko dizun aplikazio bat, eta, behar izanez gero, egoitza bat aukeratzeko aholkularitza ere bai. Gainera, edozein zalantza izanez gero, doako laguntza-telefono bat eskaintzen dizugu.