Irakurriena
- 1. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 2. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
- 3. El Regato eta San Fidel ikastetxeetako taldeak, FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazle
- 4. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 5. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 6. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
Errezeta: "Te berde matchaz eginiko mousse arina"

Postre aireatua da honako hau eta aireak atributo sentsoriala ematen dio, nahiz eta bisuala ere indartsua den. Hori dela eta, postre honek espero dena baino gehiago asetzen du. Zentzu honetan, azkenaldian demostratu da antzerako produktuak gaineratuta, elikagai batzuk gehiago asetzen dutela eta sarritan erabili izan dira pisua kontrolatzeko edota jatordu atseginagoa diseinatzeko, era berean, osasungarriago ere izan dadin.
OSAGARRIAK:
Te berdearen oinarria egiteko:
- 3 arraultza, txuria eta gorringua banatuta.
- 65g maizena (7 koilarakada)
- 750g almendra esnea
- 75g azukrea (6 koilarakada)
- 13g matcha te berde japoniarra (1 ½ koilarakada)
- 1 gatz apurra
Arraultza txuringoak irabiatzeko
- 35g azukre lustrea (4 koilarakada)
Apaintzeko:
10g marrubi liofilizatuak (½ koilarakada, basotxo bakoitzeko)
5g sesamo beltza (½ koilarakada, basotxo bakoitzeko)
ARGIBIDEAK:
1. Arraultzaren gorringoak irabiatu, 50ml esnearekin batera. Osagaiak ondo nahastu, pikortxoak atera aurretik.
2. Berotu ontzi batean esnea, azuklrea, te berde matcha eta gatza. Erdi edo su altuan jarri, esne beroa gaineratu eta segi irabiatzen. Dena ondo nahastu ondoren, segi suan eta ondo irabiatu, sendotu arte, irin gustoa kentzeko, minutu batez gutxigorabehera. Ontzi honetako dena bowl garbi batera bota eta gainetik film zati batekin estali, guztik hoztu arte.
3. Hoztu eta gero, arraultza txuringoak irabiatu azukrearekin batera, harro-harro geratu arte.
4. Haga txiki batekin, harro-harro ditugun txuringoak bota te berdearen nahasketara, hiru alditan. Ondo nahastu, nahasketak ahalik eta aire gehiena hartu dezan.
5. 140g-tako portzioetan serbitu, edalontzi indibidualetan. Apaindu marrubiekin, sesamo beltza eta gainetik bota te berde hautsa.