Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
ERREKAk Uribe Kosta ospitaleko ate automatiko guztiak instalatu ditu
Erreka Ate Automatikoak negozio unitateak Urdulizen, Uribe Kostan (Bizkaia) eraiki den ospitale berrirako ate automatikoak instalatu berri ditu.

Proiektua Debor arkitektoak egin du eta Acciona, Murias y Altuna y Uría osatutako AEBB (aldi baterako enpresa-elkarte) batek gauzatu du. Mota askotariko ateak ditu espezifikazio zorrotzekin: dimentsio handiko birakariak, gidaridunak, zabukariak eta operazio-geletako ate hermetikoa. Proiektua guztira 75 ate automatikok osatzen dute.
Eraikin handi berrien eraikuntza gutxiago dauden momentu honetan, Erreka proiektu honekin eta beste hainbat proiekturekin merkatu-zati handia irabazten ari da Espainiako merkatuan, erreferente bilakatuz, eta nazioarteko merkatuetan haziz. Gaur egun erronka nagusietako bat nazioarteko presentzia nabarmen handitzea da hainbat ezarpenen bidez.