Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
ERREKAk sarbide zein automatismoetan garatutako berrikuntzak aurkeztu ditu Madrilen
"PREMIS, oinezkoen ateen jogunearen operadore automatikoa" da ERREKAk Madrilen aurkeztu duen berrikuntza nabarmenetakoa. ERREKA Sarbideak negozioak Smart Doors Azokan aurkeztu du, beste zenbait berrikuntzen artean. Asteartean hasi zen IFEMAn (Madrilgo feria) azoka eta bihar bertan amaituko da sektoreko fabrikatzaile eta banatzaileen elkargunerik garrantzitsuena.
Europa osoko ordezkariak gerturatu badira ere, bereziki garrantzitsua da Estatuko ekoizleentzat, eta merkatu horretan, ezbairik gabe, ERREKA da liderra. IFEMAko seigarren pabiloian milaka profesional elkartu dira orain arteko egunetan eta biharkoa ere ona izatea espero dute ERREKAko ordezkariek.
Juan Carlos Erausorekin egin dugu berba, ERREKA Sarbideetako zuzendari komertziala. Hark azaldu dizkigu Antzuolako kooperatibaren parte-hartzearen nondik norakoak.
ERREKA Sarbideak negozio-unitatearentzat Estatuko Azokarik inportanteena da hau, ezta?
Bai, zalantzarik gabe. Gure sektorearen azoka espezifikoa da honako hau, espezialitatua sarbide eta automatismoetan, eta bigarren edizio honetan sendotzen ari da. Orain arteko azokek ez zuten horren espezializazio mailarik eta, aurrerantzean, aurtengoaren arrakasta ikusirik, bide honetatik jarraitzea espero dugu.
Bigarren edizioa da, beraz.
Bai, orain dela lau urte Sektoreko hainbat elkarteetatik horrelako azoka bat sustatzen hasi ginen, aurrekoa askoz handiagoa baitzen eta ez hain espezifikoa, eta gehiegizkoa zela iruditzen zitzaigun askori. Hala, aurten, sarbide eta automatismoetako fabrikatzaile eta banatzaileak batu gara seigarren pabilioian, eta arrakastatsua suertatzen ari da.
ERREKA liderra da Estatu mailan, eta Azokan nabarmena da zuen lidertza posizioa. Stand handienetakoa eta pertsona asko desplazatu dituzue oraingoan.
Bikoiztu egin dugu presentzia arlo guztietan. Bigarren edizio honetan 70etik 120 metro koadroko stand batera egin dugu jauzia. Bertan elkartu ditugu Estatuko delegatuak, ordezkari komertzialak, esportazioko arduradunak...
Guretzat hitzordu garrantzitsua da hau eta gure bezeroekin egoteko aprobetxatzen dugu. Gure erakustokira gonbidatzen ditugu, haiekin zerbait hartu, hitz egin, eta Smart Doors azokan ondo baino hobeto betetzen ari gara gure helburua.
Lidertzari dagokionez, Estatu mailan ez da gu bezalako fabrikatzailerik existitzen, ezta gure katalogoaren antzekorik duenik eta berrikuntza arloan ere, etengabe produktu eta zerbitzu berriak eskaintzen ari gara. Hori ere nabarmendu nahi izan dugu Azokan.