"Errekak energia eolikoaren alorrean berrikuntzaren aldeko apustua egin du"

Aitor Sotes, Erreka Fastening Solutions-eko zuzendaria berrikuntzaren alde agertu da, eta MONDRAGON taldearekin batera parte hartu du HWS Concrete Towersen sustapenean.
Card image cap
2020/10/20

Errekak HWS Concrete Towers-ekin bat egin du, energia eolikoaren eta obra zibilaren sektorean erreferentziala den start up-a. Helburua da balio erantsia eskaintzea, sorturiko sinergia berrien eta prozesuetan txertaturiko berrikuntzaren bidez.

Dibertsifikazioa, ezagutza, lankidetza eta berrikuntza. Horiek dira Fastening Solutions-en ardatz nagusiak, ingeniaritza eta batasun kritikoetarako produktuen garapenean, 60 urte baino gehiagoko esperientzia duen negozio unitatea. Bide beretik, sustapenaren eta lankidetzaren alde eginez, Errekak HWS Concrete Towers enpresaren kofinantzaketa eta lankidetza iragarri ditu.

Diseinu eta eraikuntza adimenduna

HWS Concrete Towers startup-ak energia eolikoaren eta energia berriztagarrien esparruan eragin eta berrikuntza ahalmen nabarmena du. Enpresak merkatuan irtenbide eta sistema bakarrak sortu eta eskaintzen ditu; jasangarritasunagatik, errentagarritasunagatik eta instalazioaren sinpletasunagatik bereizten direnak.

Zehazki, bere produktuen artean nabarmentzekoak dira AirCRANE garabi autoigokaria, haize-sorgailua igo bitartean hormigoizko edozein dorre eraikitzeko gai dena; AirTOWER, hormigoizko dorre-sekzioen soluzio patentatua; eta AirBASE, haize-sorgailuen zimenduen soluzio arin, modular eta aurrefabrikatua.


Fastening Solutions-ek proiektuaren alde egin du, eta lotura torlojutuen diseinu adimendunari buruzko ezagutza partekatuko dute, hormigoi prefabrikatuzko egituren eraikuntzan balioa gehitzeko helburuarekin.

Berrikuntza, balio erantsia

Aitor Sotes de Erreka Fastening Solutions negozio unitateko zuzendaria. Haren esanetan, "Errekaren negozio-unitatea lehiakorra da merkatuan, nitxo espezifikoetan duen ezagutzari eta esperientziari esker, besteak beste, industria eolikoan, motorrean, obra zibiletan, gasean eta aeronautikan".

Sotes-ek gaineratu duenez, "Erreka Fastening Solutions-ek lankidetzan aritzearen eta industriaren dibertsifikazioaren alde egin du, hainbat merkatutan berrikuntza-aukera berriak identifikatzeko eta garatzeko".

Hala, "Ildo horretan, HWSrekiko lankidetzak aukera eman dio Errekari solaskide komun berriekin sinergiak sortzeko, hormigoizko diseinu adimendunean lan egiteko eta energia eolikoaren esparruan lehiakortasuna sustatzeko".

Erreka buruz

Kooperatibismoaren esperientziatik eta ezagutzatik abiatuta ekingo dio Errekak etorkizunari, eta merkatuaren beharrei eta aukerei adi erantzungo die. Dibertsifikatzeko eta berritzeko duen gaitasunari esker, Errekak produktu eta zerbitzu eskaintza berezia batzen ditu hiru negozio-lerroetan: Erreka Fastening Solutions, eolikorako eta eraikuntzarako eskakizun handiko beroko forjaketa-torlojuak; Erreka Plastics, automoziorako plastikoa injektatzeko pieza teknikoak; eta Erreka Access, oinezkoentzako ate automatikoen eta ibilgailuen sarbide automatikoen fabrikazioa eta instalazioa.

Errekak 400 langile inguru ditu. Talde erdia Antzuolako egoitza nagusian eta Bergaran kokaturik dago, eta gainerako langileak Estatuan eta zazpi herrialdetan banaturiko ekoizpen-instalazioetan eta merkataritza-ordezkaritzetan dihardute. Azken urteotan, kooperatibak etengabeko erritmoan sortu du enplegua. Errekaren erronka da, bide berean hazten jarraitzea, 4.0 industrian kualifikaturiko eta gaitasun handiko pertsonekin.

Erreka Mondragon Korporazioko kide da, Europako enpresa-talde garrantzitsuenetako bat. Talde kooperatiboak 60 urte baino gehiagoko esperientzia du eta merkatu globalean lehiatzen da, balio kooperatiboetan oinarritutako eredu propioarekin. 81.000 pertsona baino gehiago ditu eta 150 herrialdetan du presentzia. Finantzen, industriaren, banaketaren eta ezagutzaren alorretan sailkatzen dira kooperatibak.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak