Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
ERREKAk 60 urte ospatzen ditu kolektiboaren ahalegina eta konpromisoa eskertuz
Antzuola, Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan egoitza duen Erreka kooperatibak 60. urteurrena ospatuko du urtea amaitu baino lehen. Ekitaldi nagusia azaroan izango da, eta enpresak bere inguruarekin duen harremana, kooperatiba osatzen duten emakume eta gizonekin duen konpromisoa, eta 2021-2024 plan estrategikoaren markoan dauden etorkizuneko proiektuak balioetsiko ditu. Proiektu horien baitan egongo da berrikuntza, eta soluzioen, sektoreen eta merkatuen dibertsifikazioa:
- Enpresak “biotech” sektoreko enpresa eta zentro teknologikoekin duen ezagutza eta lankidetza indartuko ditu.
- Erreka sarbideak kudeatzeko plataforma globalak garatzen ari da hainbat ekosistematan.
- Torlojugintzaren jatorrizko jarduerak, aurrerapen teknologikoekin, adimendun finkatze-soluzioetara, lotura kritikoetara, eta aeronautika, eolika, meatzaritza eta bide-azpiegiturak bezalako sektoreetara eboluzionatu du.
- Eraikinen (ospitale-sektorea) eta etxebizitzen barruan pertsonen mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko soluzio adimendunen garapena bizkortzen ari da. Mugikortasun-mugak dituzten pertsonak zaintzearen aldeko apustu garbia.
Erronka ugari ibilbide batean
Euri asko egin du 1961ean Errekako sortzaileek proiektuaren lehen harria Bergarako Masterreka kaleko biltegi txiki batean jarri zutenetik. Nork pentsatuko zuen 60 urte geroago, Inaxio Aristi, Julian Alberdi, Asensio Azkarate eta Lucio Aguirrezabal gazte ekintzaileek bultzatutako konpainiak gaur egun munduan 450 pertsona baino gehiagori enplegua emango ziela.
Hirurogeiko hamarkadaren hasieran Gipuzkoak bere ongizate ekonomiko eta soziala berreskuratu zuen. Urte hauetan enpresa ekimen ugari sortu ziren, horietako asko kooperatiba izaerarekin, duela urte batzuk Arrasaten hasitako mugimenduaren arrastoari jarraituz eta gizarte eta giza balioak indarra hartzen ari diren enpresa eredu baten aldeko apustua eginez.
Guztiaren gakoa: ahalegin kolektiboa.
Errekak bere jarduera Torlojugintzarekin hasi zuen, gaur egun Fastening Solutions izena duena. Hasieratik beroan egiten ziren estanpazio mota guztiak fabrikatzen ziren, batez ere automobilgintzarako, Pegaso bezalako bezeroentzat. 1968an, lanpostu gehiago sortzeko eta merkatua zabaltzeko asmoz, hainbat aukera aztertu ziren, eta plastikoak injektatzeko negozioa izan zen azkenean aukeratu zena. Lehen produktu gisa, takoiak eta zapatentzako tapak egin ziren, eta Levanteko eremua izan zen merkatu nagusia.
Gutxi gorabehera urtebete geroago, 1969an, Euskadiko Kutxa Popularra elkartzeko kontratua sinatu zen, eta hori funtsezkoa izan zen kooperatibaren ibilbiderako. Une horretatik aurrera, kooperatiba Arrasaten sortzen ari zen enpresa-taldean sartu zen, eta egungo Mondragon Korporazioa da horren emaitza.
1982an, Automatismoen negozioa garatu zuen Errekak, eta bere jarduerari ekin zion pertsiana jasotzaileentzako motorrak fabrikatzeko patente bat erosi zuenean. Negozio hori garatu egin zen garajeko ateen automatizazioari soluzioak emateko, eta 1994an eman ziren oinezkoentzako ate automatikoak diseinatu, fabrikatu eta instalatzeko lehen urratsak.
Zailtasunei aurre egiten eta kooperatiba gaur
Gaur egun, Erreka gure lurraldeko aktibo bat da, berrikuntza-plataforma ireki, arin, multilokalizatu bat, negozio berriak sortzea eta daudenak eraldatzea bultzatzen duena, printzipio kooperatiboei leial.
Gaur egun, Errekak berrikuntza, jasangarritasuna, errentagarritasun, konpromisoa, kalitatezko enplegua, lehiakortasuna, gizarte erantzukizuna eta denboretara egokitzeko modua esan nahi du. Jarduten duen merkatu guztietan identitatea aitortzen zaion enpresa bat da, lidergo-maila handia duena. Eta etorkizunari begira, 60. urtebetetzea ospatuko du azaroan Antzuolako ekoizpen lantegian, konpainiaren egoitza nagusian, egingo den ekitaldian.
Diotenez, inork ez du etorkizuna bermatuta, ezta Errekak ere. Baina badu helburu berriak lortzeko jarrera, jarrera berritzailea, gaur, atzokoen omenez, 60. urteurrenean eta, noski, ospakizun-ekitaldi nagusian balioa emango diona.
Gaur egungo Errekaren datuak hauek dira: 60 milioi eurotako salmentak, 3000 bezero baino gehiago, salmentak 50 herrialde ezberdinetan. Eta 450 lanpostu baino gehiago.