Erreka Sarbide Automatikoak negozioak 2,5 milioi euro inbertitu ditu Bergarako lantegi berrian

Instalazioek 5.100 metro karratu dituzte, hiru altueratan banatuta, eta zerbitzu gama eta sarbideen automatizazioaren sektoreko lidergoa indartuko dute.
Card image cap
2018/10/23
Unitate horren bitartez osatuko du eskaintzen duen produktu eta zerbitzu aukera, sarbideen automatizazioaren sektoreko lidergoa indartuz.

Ibilgailuen eta oinezkoen sarreren automatizaziorako ekipoak eta sistemak eta sarbide soluzioak fabrikatzen dituen Erreka Accesos Automáticos euskal enpresak, MONDRAGON Taldearen barruan dagoen Erreka Group-eko hiru negozio unitateetako batek, beste produkzio unitate bat inauguratu du astelehenean (urriak 22)  Bergaran, 2,5 milioi euro baino gehiago inbertituz. 

Proiektu berri honek azken urteetan markatutako ildo estrategikoak indartu eta bultzatuko ditu, eta Erreka Taldearen industria proiektua finkatzeko beste pauso bat da”, adierazi du Jose Manuel Etxezarreta Erreka Group-eko gerenteak. Horrekin, gehitu duenez, posible izango da “Errekaren bezeroei balio erantsi eta konfiantza handiagoa ematea”. Enpresa 50 herrialde baino gehiagotan dago, eta produkzio eta merkataritza arloetako 8 filial ditu. 

Erreka inaugura planta Bergara 

35 urteko ibilbidea duen, enpresak 22,7 milioi euro fakturatu zituen 2017an, aurreko urtean baino %19 gehiago, eta 2020an 30 milioi eurora heltzea aurreikusten du. Bi/hiru altueratan banatutako 5.100 metro karratu dituen lantegi berriaren inaugurazioarekin amaiera ematen dio aurten duela hilabete batzuk hasitako bateratze prozesuari, eta 2020rako 30 milioi eurotik gorako fakturazioa lortzea aurreikusten du, 2016an baino %30 gehiago.

Produkzio unitate berriaren inaugurazio ekitaldian zenbait agintarik hartu dute parte, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Elena Lete Bergarako alkateak, eta baita Javier Oleaga Mondragon Korporazioko Osagaien saileko presidenteordeak eta Erreka Group-eko kideak ere, Cristina Etxegoien Erreka Taldeko presidenteak, besteak beste. Horrez gain, bertan egon dira Ainhoa Aizpuru Ekonomiaren Sustapen Diputatua, Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Diputazioko Ekonomiaren Sustapen zuzendaria, eta Antton Tomasena Gipuzkoako Foru Diputazioko Eraberritze zuzendaria ere.

Inguruko enpresetako ordezkariak ere joan dira, Mikel Tellaetxe Aita Menniko zuzendaria, Gerardo Amunarriz Matia Fundazioko zuzendari nagusia, Raquel San Sebastián Adimberriko zuzendaria eta Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonalaren Sustapeneko zuzendari nagusia, besteak beste.

Errekaren aldetik, Jose Manuel Etxezarreta Errekako zuzendari nagusia, Aitor Sotes Fastening Solutions-eko zuzendaria, Javier Olaizola Plastic-eko zuzendaria, Deiane Madinabeitia giza baliabide zuzendaria eta Cristina Etxegoien Matz Errekako presidentea egon dira ekitaldian.

Erreka inaugura planta Bergara

Guztiek ere instalazio berriak ezagutzeko aukera izan dute. Bertan, Erreka Accesos Automáticosek 2,5 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, zeuden nabeak egokitzeko eta eraldatzeko. Horrela, eraikin berriak goi mailako segurtasun, kalitate eta ingurumenaren errespetu estandarrak betetzen ditu, aurrekoetatik gertu dauden instalazioetan, Bergarako udalerrian, Erreka Group-ek bere jarduera guztiak bateratzen dituen tokian bezeroei “kalitate handiagoko zerbitzua eta arreta pertsonalizatuagoa eskaini ahal izateko”, enpresak azpimarratu duenez.

Lantegi berria Bergarako San Juan auzoan dago, eta bi/hiru altueratan banatutako 5.100 metro karratu ditu, 1.600 metro karratu produkzio atalean, 500 metro karratu entsegu tekniko gunean, 1.500 metro karratu bulegoetarako eta 1.500 metro karratu  biltegietan.

Erreka Accesos Automáticos

Erreka Accesos Automáticos, ateen eta pertsianen automatismoen sektorean ibilbide luzea duen enpresa da, 1982an sortua, Bergaran, Mondragon Taldearen barruan. Gaur egun taldea hiru negozio lineak osatzen dute, plastikoetan, torloju bidezko loturatan eta sarbide automatikoetan espezializatutakoak. Sektoreko fabrikatzaile nagusien artean dago ibilgailuen eta oinezkoen sarbideen automatizazioan, eta hazkunde maila handienak dituzten sektoreko enpresen artean dago. Gaur egun 8 ordezkaritza ditu zabaltzen ari den Espainiako merkataritza sarean. Kanpoan, ordezkaritza propioak ditu Mexikon, Erresuma Batuan, Errumanian, Perun, Uruguain eta Dominikar Errepublikan, eta baita laguntzaile sarea ere, nazioarteko hainbat banatzailerekin zenbait herrialdetan.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak