ERREKA, Eroski eta Mondragon Unibertsitatea Kudeaketa Aurreratuko Europar Astean izango dira

Card image cap
2020/10/19

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea inguruko praktika onen eta esperientzien elkartrukerako egiten diren promozio eta difusio ekitaldiak batzen dituen elkargunea da. Urtero ospatzen da urria eta azaroa bitartean Europako Erkidego osoan.

EUSKALITek jazoera hau koordinatzen du Euskadin, non urtero 2.500 pertsona biltzen dituzten 50 ekitalditan. Guztira, 60 bat antolatzaile aritzen dira Europar Astean. 

26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea gaurtik urriaren 30era egingo da. Gainera, Biltzarra ere egingo du Euskalitek bihar eta etzi, Bilboko Euskalduna Jauregian. 

MONDRAGONeko ordezkaritza

Eroskik mahai-inguru batean parte hartuko du, krisiaren kudeaketaren gaineko mahai-inguruan hain justu ere. Nola bilakatu krisia aukeran? Erreka eta Mondragon Unibertsitatea, berriz, kudeaketa markoen inguruko mahai-inguru batean arituko dira. Zibersegurtasuna, bezeroak, Industria 4.0 eta 3R (gaztelaniaz, resistir, reconstruir eta renovar). Errekak eta Mondragon Unibertsitateak aurkezpen sendoak egingo dituzte eta praktika egokiak aurkeztuko dituzte.

 

Banaketa komertziala

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Irakaskuntza unibertsitate zentroa