ERREKA dominikarrak egoitza berria inauguratu du

Egoitza berriak indartu egiten du ERREKAren presentzia merkatu dominikarrean.
Card image cap
2019/09/18

Erreka, MONDRAGON korporazioko enpresak, egoitza berria inauguratu du Dominikar Errepublikan, Santo Domingon hain justu ere.

ERREKA dominicana

Inaugurazio ekitaldia xumea izan zen, ohiko zinta mozketa egin zuten egoitza komertzialean eta ondoren Espainiako Etxera abiatu ziren, guztiek elkarrekin topa egitera. Espainiako talde diplomatikoaren ordezkariak eta Dominikar Errepublikako enpresario askok esku hartu zuten ekitaldian.

50 herrialdetan 

Egoitza berriak indartu egiten du Errekaren nazioarteko estrategia eta dagoeneko Erreka Taldeak 50 herrialde ezberdinetan du presentzia. Halaber, beste zortzi lantegi eta ordezkaritza komertzial ere baditu bezeroen bizigunetik gertu egoteko.

Erreka dominikarrak datozen egunotan aurkeztuko du sarbideetako automatizazio produktu sorta berria. Ekipo berriek segurtasun eta kontrol sistema aurreratuak inplementatuta dituzte, funtzionamendu egokia bermatzeko. Maila teknologikoak eta kalitateak aukera ematen dio Errekari produktu tekniko eta estetiko bikainak merkaturatzeko.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak