Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
"Erregai fosiletatik energia berriztagarrietara egin beharreko trantsizio honek 2-3 hamarkada beharko ditu”
Zein bide geratzen zaie enpresei energiaren kontua gestionatzeko?
Gure kooperatibetan batez ere argindarraren eta gasaren garestitzeek izan dute inpakturik handiena. Gure kooperatibetako batzuk argindar eta gas kontsumo esanguratsuak dituzte, eta hauen garestitzeak inpaktu oso handia izan du kooperatiba horien ustiapen kontuan. Epe laburrera egoera honi aurre egiteko aukerak oso mugatuak dira, eta epe ertain-luzera berriz, kontsumoen elektrifikazioa eta argindar hori lortzeko bideetan dibertsifikatzea da jorratu beharreko bidea.
Zer ari zarete egiten zuek egoerari aurre egiteko?
Aipatutako epe ertain-luzeko begirada horretan oinarri hartuta, ATEGIrekin ari gara elkarlanean gure energia iturriak dibertsifikatzeko, besteak beste, energiaren zati bat guk geuk ekoitzi edo hirugarrenekin epe luzeko energia erosketa kontratuak (PPA bezala ezagutzen direnak) izenpetzeko aukerak ari gara aztertzen.
“Beraz, baliatu ditzagun MONDRAGONen ditugun ATEGU bezalako inter-kooperaziorako tresnak erronka honi elkarrekin eta elkarri lagunduz erantzuteko”
Nola aurreikusten duzu etorkizuna enpresaren gestioan hain garrantzitsua den aldagaiarekin?
Trantsizio energetiko sakon batean murgilduta gaude eta normalean, aldaketa aro guztiak ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak ezaugarrituta egon ohi dira. Erregai fosiletatik energia berriztagarrietara egin beharreko trantsizio honek 2-3 hamarkada beharko ditu, eta, bidean, gora-behera asko egongo direla aurre ikusi daiteke. Testuinguru honetan, energiak lehenago izan ez duen garrantzia hartuko du gure kooperatiben kudeaketa eta lehiakortasunean.
Kooperatibismoak zer nolako ekarpena egin dezake?
Nik bi ideia azpimarratuko nituzke. Lehena, interkooperazioarena da. Arazoa kooperatiba guztiontzat berdina da, eta soluzioak ere bai. Beraz, baliatu ditzagun MONDRAGONen ditugun Ategi bezalako inter-kooperaziorako tresnak erronka honi elkarrekin eta elkarri lagunduz erantzuteko. Interkooperazioak indartsuago egiten gaitu. Eta bigarren ideia moduan, aipatuko nuke trantsizio energetikoa aukera paregabea dela kooperatibismotik trantsizio hau nolakoa izatea nahiko genukeen hausnartu eta hortik abiatuta negozio eredu eta ekimen berritzaileak garatzeko. Honen adibide moduan, KREAN-etik lantzen ari diren ekimen ezberdinak aipatuko nituzke: Ekian, Ekienea, Ekiola…