Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Errefuxiatuentzako hizkuntza solidarioak

Errefuxiatuen egoera arintzen saiatzeko, MondragonLinguak eta GSR taldeak ekintza bat jarri dute abian Ukrainako gerrako errefuxiatuei bizitza errazteko; zehazki, gaur egun Aretxabaletako herrian bizi direnei bideratuta.
Horretarako, eta GSRk eskaintzen dituen zerbitzuetan izan dezaketen enplegagarritasuna hobetze aldera, Mondragon Linguak prestakuntza-saioak emango ditu eguneroko lanean eta etorkizunean erabiliko duten hizkuntzan tresnak emateko.
GSR zentroak adineko pertsonentzako arreta soziosanitarioa, osasun mentala eta ezgaitasuna eskaintzen eta kudeatzen dihardu. Mondragon Lingua, berriz, hizkuntza-zerbitzu aurreratuetan espezializatuta dago, bai prestakuntzaren arloan, bai itzulpen eta komunikazio eleaniztunean.