Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskiren online supermerkatu berria arinagoa eta efizienteagoa
EROSKIk online supermerkatua berritu du, denda berria atera baitu, erosketa modu errazean, seguruan eta intuitiboan egiteko. Kooperatibaren online negozioaren zuzendari Mari Mar Escrigek OMExpo sektoreko ferian jakinarazi duenez, Eroskik "online supermerkatu berria landu du, gaur egungo kontsumitzailearen beharretara egokitua, edozein gailu elektronikotatik inolako aplikaziorik deskargatu gabe erosi ahal izateko; horretarako, erosketa egiten laguntzen duten mekanismoak ditu (azken eskaerak, zerrendak, ohiko erosketak...), eta orobat iragazkiak, zertarako eta produktuak aise topatzeko eta hala kontsumitzaileak erosketa webgunean sartu orduko erraz egiteko. Azken batean, modu arinean eta efizientean erosteko pentsatuta dago hobekuntza hau, askok astirik ez dutelako denda fisiko batera joateko".
Eroskiren on line supermerkatuak 15.000 elikagairen eta freskoren erreferentziak ditu
Mari Mar Escrigek gogorarazi du bezeroak online kanalera joaten badira arintasunagatik eta erosotasunagatik joaten direla mundu fisikoko abantailarik ez galtzeko ere. Alde horretatik, honako hauek omen dira elikagaiak on line erosiak izateko gakoak: "Supermerkatu erraza eta intuitiboa izatea, erosketa laster batean egiteko mekanismoak edukitzea, bidalketa gastuak aurrezteko alternatibak izatea eta hori guztia denda fisikoko prezio eta sustapen berberekin egiten dutela jakitea; gainera, dagoen gamarik handiena dute eskura, marka propioaren eta fabrikatzaileenen mix on egokiarekin, hala kontsumitzaileari aukera askatasun handia emateko eta erosketa iraunkorra egiteko". Dioenez, Eroskiren online supermerkatuak 15.000 elikagairen eta freskoren erreferentziak ditu, eta eskaintza komertzialik handiena egiten du, mundu fisikoko prezio eta promozio berberekin, gainera. Horrela, taldearen kanal guztietan bermatua gelditzen da erosketa uniformearen esperientzia.
Bestalde, aukera ematen du bidalketa gastuak saihesteko, nola eta eskariak autoan jasotzeko Click & Drive sistemaren bitartez eta eskariak supermerkatuan jasotzeko Click & Collect sistemaren bitartez, zeinak 33 bilketa gune baitituzte gaur egun.
Eroskiren online supermerkatuko eskaeren %80k baino gehiagok produktu freskoren bat du
Kooperatibaren online negozioaren zuzendariak dioenez, "Aukera ederra da bezeroaren fidelizazio maila hobetzeko. Online kanalaren aldeko apustua historikoa da; izan ere, Eroski aitzindaria izan zen elikagaien online negozioan, 2000. urtean Interneten supermerkatu bat atera baitzuen. Mari Mar Escrigek azaldu du bezeroa dela Eroski Taldearen estrategiaren zentroa eta bezeroaren ikuspegi berezia duela eta horrek laguntzen duela kanal guztiak gurutzatzen dituen erosketa prozesu berria ulertzen, harreman gune guztietan erantzun uniformea emateko eta bezeroa artatzeko berak nahi duen tokian eta momentuan eta nahi duen bezala, eta, hala, markaren aldeko fideltasuna handitzeko erraztasun guztiak eskura jartzeko.
Online freskoen salmenta, sektorearen batez bestekoaren gainetik
Produktu freskoen kudeaketari dagokionez, "Eroskiren online supermerkatuko eskaeren %80k baino gehiagok produktu freskoren bat du (haragia, fruta, arraina...)", sektorearen batez bestekotik oso gora, zeinak, Nielsenen datuen arabera, Espainian janaria on line erosten duten hamar kontsumitzailetatik batek bakarrik aukeratzen baitu produktu freskoa ere. Mari Mar Escrigen ustez, erabakigarria da bezeroaren konfiantza lortzea, eta Eroskik lortzen du, nola eta "produktuaren kalitatea bermatuta, jakina, baina orobat produktu freskoa nola erosi nahi duen adierazteko aukera emanda, dela haragia edo arraina mozteko era aukeratuta, edo dela frutaren umotze gradua aukeratuta; eta, horretarako, funtsezkoa da dendan profesionalik onenak izatea, freskoak bezeroak berak aukeratuko lituzkeen bezala aukeratzeko".